Diversified Machine Systems, 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra da Estatu Batuetan. Colorado Springsen kokatuta dago, Coloradon eta CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua harrotasunez aurkeztu du. CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua Fagor Automation bazkide kolaboratzaileak garatu du – DMSren bezeroentzat balio erantsidun onura bat da.
Digitalizazioa martxan jartzeko denbora murriztea da soluzioa. Horri esker, operadoreak CNC mekanizatu zentroa minutu gutxiren buruan martxan jarri dezake pieza sinpleak zein konplexuak digitalizatzeko. Horretarako, galdetegi bat eta laguntzarako pantaila grafiko bat erabiltzen dira. Nahikoa da, beharrezko datuak betetzea hutsik daudenak digitalizazteko.
Digitalizazio zikloaren amaieran, puntuz puntu sortutako programa abiadura-aurrerapenekin, buruaren abiadurarekin eta erreminta-komandoarekin editatu daiteke; exekutatu eta deskargatu egin daiteke ondoren egingo den manipulazio baterako. Digitalizazio zikloa CNC Fagor 8055 produktu gamarekin eskuragarri dago eta Diversified Machine Systemseko hainbat CNC mekanizatu zentrotan erabiltzen da. Palpatze sistema gehienak erraz egokitu daitezke Fagor 8055era.
CNC 8055 errendimendu altuko makina erremintentzat diseinatuta dago, adibidez DMSren CNC routerrentzat. Makinetan programazio sistema oso erraza daukate, elkarrizketa bidezko programazio sistema daukate eta tekla sistema G (ISO) kode bidezko ikurretan oinarrituta dago. Bi programazio sistemak konbinatuz, bezeroaren malgutasuna ikaragarri handitu da produkzio tailerrean.
CNC 8055 guztiak torneatze eta fresaketa ziklo finkoekin ekipatuta daude eta seriez balioa eransten dien zenbait prestazio daukate, buruen sinkronizazioa, eskala-faktorea, ispilu irudia, Gantry ardatzak, maila altuko programazioa eta askoz gehiago..
Fagor, zenbakizko kontrolen,servo motorren, erregulatzaileen, kaptazio sistemen eta bisualizatzaileen fabrikatzaile handienetakoa da eta DMS-k bere 3 eta 5 ardatzeko routerretan abantaila konpetitibo gisa erabiltzen ditu.
Iturria: www.prweb.com