Fagor Automationeko standa oso ondo artatuta egon zen eta industria askotako bisitari garrantzitsuek interesa erakutsi zuten CNC eta kaptazio absolutuan eskainitako produktuetan.
Interes berezia sortu zuen aeronautikarako errendimendu altuko CNC 8065ak eta mekanizaturako aplikazio konbinatuak, kaptazio soluzio absolutuekin, makina erremintarako hainbat aplikaziotarako.
Leadwellek bankada inklinatuko modelo berritzaile bat aurkeztu zuen. Tornu honek, bisitari ugari erakarri zituen, C eta Y ardatzekin ekipatuta zegoen eta CNC 8055 batekin gobernatuta.
Aipatzekoa da baita, Fagorren CNCen presentzia hainbat mekanizatu zentro bertikaletan, bankada inklinatuko tornuetan eta bankada paraleloetan.
CNC fresatzeko makina txiki batzuk ere ikusgai zeuden turnkey CNC Fagor ekonomikoa zeramatenak eta erremintetara eta hezkuntza merkatura bideratutakoak. Azokako bisitari gehienak fabrikazio sektoreko panorama ekonomikoarekin baikor zeuden. Fabrikazio sektorean, batez ere, sektore aeronautiko, energetiko eta automoziokoa dira nagusi.