Fagorrek enkoder gama berri bat merkaturatu du TTL irteera seinalearekin eta 50 nanometrotako bereizmenarekin. Enkoder linealen oferta berria G, S eta SV serietan eskuragarri dago.
Bereizmen handiagoko enkoderrek makina erremintan posizio eta abiaduraren kontrol hobe bat suposatzen dute. Horrek, fabrikatutako piezen gainazaleko akaberan eta makinaren mugimendu leunagoetan dauka eragina. Sektore metrologikoak ere, produktuen gama berrien prestazio hauen onurak izan ditzakete neurriak zuzenean bereizmen nanometrikoari esker lortuta eta dagokion interpolazio elektronikoaren beharrik gabe. Aipatutako ezaugarriekin, produktu gama hau batez ere, elektrohigadura eta artezteko makinetara zuzenduta daude eta baita arlo metrologikoan konparatzaile optikoetara ere.
Aparteko aipamena merezi dute motor linealen aplikazio sektore-anitzek, non Fagorreko hainbat bezerok bere enkoder itxiak ezartzea lortu duen eta produktuen gama berri honek motorren lana hobetzen dute beraien posizionamenduan eta mugimenduen leuntasunean.
Beraz, produktu gama berriak gure bezeroentzako eskaintza handitzen du eta aplikazio bakoitzerako produktu egokiago bat emateko Fagorrek duen konpromisoan aurrera egitea ahalbidetzen dute.