Merkatuaren egoera zalantzazkoa bada ere, eta inor ez denarren gai bi hiru hilabeteko epean zer gertatu daitekeen iragartzeko, nazioarteko erosleen kopurua nabarmenagoa izan da beste edizio batzuetan baino.
Kasu askotan, maila altuko soluzioen bila ari ziren banatzaileen bisitak artatu ditugu eta baita hornitzaile berrienak ere, beraien makinen katalogoa osatzeko. Aldi berean, fabrikatzaileak merkatuko lehiakortasuna mantentzeko estrategia berriak diseinatzen ari direla ikusi ahal izan dugu.
Kaptazio sistemetan aurkeztu diren berrikuntzen artean nabarmentzekoa da “serie 2” erregelen familia berria, hobekuntza handiak ditu, muntaketan, bideragarritasunean eta prestazio aurreratuetan. D200i100 kodetzaile berria izan da nobedade handienetako beste bat. Kodetzaileak 1 arkosegundoko doitasuna eta 100mm-ko barne diametroa ditu eta aplikazio zorrotzenetarako pentsatuta dago. Bukatzeko, D87 kodetzaileen familia ere aurkeztu zen. Mahai birakarien merkaturako kodetzaileak dira, 10 arkosegundo arteko doitasunak eskaintzen baitituzte, eta doitasuna/kostua konpromisoa funtsezkoa deneko aplikazioetarako.
Bestalde, gure kaptazio sistemetan komunikazio protokolo berriak izateak, potentzialitate handiko merkatu nitxo berrietara zabaltzeko aukera ematen digu, lehen irisgarritasun zailekoak zirenak.
Zenbakizko kontrolei dagokionez, eta fresa zein tornu makinen azken modeloak erakusteaz gain, “Industria 4.0” soluzioetan azpimarratu da. Enpresa erreal baten pareko soluzio bat aurkeztu zen makina guztiak beraien artean konektatuta zituena (baita Espainian lanean dauden beste makina batzuk ere) eta gailu ezberdinen bitartez beharrezko informaziora sarrera ere (PC-a, tableta eta telefono mugikorra). Guzti horrekin bezeroek ikusi ahal izan zuten zein erraza den Fagor CNC-etara konektatzea eta edozein datu eta/edo aldagaietara sartzea.
Azpimarratzekoa da baita Fagor CNC-en familia berria laser bidezko mozketarako soluzioak eskaintzeko. Laser bidezko mozketarako bi CNC aurkeztu ziren beharrezko prestazio guztiekin eta HMI espezifiko eta sinple batekin mota honetako erabiltzaileei egokituta.
Azokan jasotako inpresioa oso ona izan da, eta merkatuaren aurreikuspenetan hobekuntza bat ikusi da. FAGORen produktuek Taiwaneko fabrikatzaileetan onarpen handia daukate beraien prestazio tekniko, fidagarritasun eta bateragarritasun osoagatik.
Horri esker, lehen mailako fabrikatzaileetan gure presentzia handitzen da urtez urte eta TIMTOSen edizio honek baieztatu du Fagor Automation dela maila altuko makinen sektorerako.
Horregatik, merkatuaren egoeran hobekuntza bat sumatzen da, eta espero dugu azokaren ondoren eskaera eta makina berrietan hori nabaritzea.
Lan talde guztiaren izenean, mila esker bisitatu gaituzuen guztiei.