Fagor Automationek, bere egiten du erakundeko pertsona guztiei formazioa emateko ardura, beraien jarduera profesionala modu optimoan egin dezaten.
Mundu mailako enpresa bat izanik, dokumentuen hedapenerako komunikazio eta informazio kanalak ditu bulego subsidiarioetan eta teknikariek eta komertzialek bisitak maiztasunez egiten dituzte salmenta eremu ezberdinetara.
Gainera, ikastaroak sarri antolatzen dira Arrasateko bulego orokorretan. Aurrez aurre egiten diren ikastaro hauek nabarmendu nahi ditugu gainerako formazio ekintzekiko eragin handiagoa dutelako.
Duela urte askotatik formazio ikastaroak antolatzen dira eta bertan hartzen dute inkorporazio berriek eta kontsolidatutako pertsonek. Egun batzuetan zehar parte hartzaileek gai hauek lantzen eta sakontzen dituzte: teknologia optikoa, mekanikoa, elektronikoa eta kaptazio sistemen softwarea, instalazioan, diagnostikoan eta CNC sistemen eragiketetan gaitasunak eskuratzen dituzte. Ez du inporta beraien jatorriak edo lan eremuak, parte hartzaileek beti erakusten dute tresna, ezagutza eta gaitasun berriak ezagutzeko nahia.
Formazioari eskainitako egunetan ikasteaz gain, bestelako alderdi batzuk ere lantzen dira. Izan ere, erakundeko pertsonen arteko kontaktuak, gertutasuna eta enpatia handitzen du, eta hori, lagungarri izan daitezke sortu daitezkeen zailtasunen aurrean. Gainera, lan jardunaldiak erakundearentzat oso aberasgarriak dira, batez ere, parte hartzaileen artean bi norabideko interakzio bat sortzen delako eta eguneroko bizipenen ekarpenak egin eta beraien esperientziak balioan jartzen dituztelako. Azkenik, parte-hartzaileek balio kooperatiboak eta sozialak ezagutzeko aukera dute eta baita kultura, gastronomia eta bertako paisaia gozatzeko ere.
Parte hartzaile guztiei eskertzen diegu egiten duten esfortzu pertsonala, kasu betzuetan, ozeanoz bestaldeko bidaiak eta “jet-lag” ak eragindakoak eta erakusten duten determinazioa eta egiten duten esfortzua egunero ikasteko. Enpresa osatzen dugunona da enpresaren arrakasta, arrakasta hori lortzeko daukagun konpromisoa eta baita, arrakastaren zati bat gutako bakoitzarena dela sentitzearen sentimendua ere.