Fagor Automationek altzairuzko substratu linealen L3 familia garatu du 50 metrora arteko neurketa ibilbideetarako, eta, horrela, S3, SV3 eta G3 kristalezko substratua duten familiak barne hartzen dituen 3. Seriea osatu du.
Horiek guztiak produktibitatea handitzeko eta kostuak murrizteko diseinatuak izan dira, eta Fagor Automationek garatu dituen enkoder lineal aurreratuenak dira.
Serie 3an ezarritako aldaketek eta berrikuntzek enkoder batean dauden teknologia guztietan eragiten dute, mekanikatik eta optoelektronikatik softwareraino
Seriearen ezaugarriak
Familia hau nabarmentzen da instalatzeko duen erraztasunagatik; sendotasunagatik; doitasunagatik eta erresoluzioagatik; eta kontrol sistemarekiko komunikazioagatik.
- Instalatzen errazagoak: Birdiseinu mekanikoari esker, enkoderren neurria murriztu egin da. Espazio txikiagoetan instalatu daitezke eta muntatzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte.
- Sendoagoak: garapen multzo bat biltzen dute, enkoder sendoagoak ematen dituztenak eta lan-ingurune zorrotzetan lan bikaina egiten dutenak. Gainera, 3STATECH irakurketa optikoko teknologia patentatu berriak hobekuntza kritikoak eskaintzen ditu azpimultzo optoelektronikoetan, enkoderrak aurkako ingurumen baldintzetan lan egiten duenean.
- Zehaztasun eta erresoluzio handiagoa: Alderdi horiek hobetu egin dira enkoderraren bi zatiak lotzen zaizkien zati mugikor eta finkoen arteko lerrokatze aldeen efektua minimizatzen duten sistema mekanikoak birdiseinatzean. Aldaketa horien emaitzak dira, doitasun mikrometrikoko enkoderrak, behin eta berriz neurtzeko eta posizionatzeko egokiak.
- Konektagarritasun gama zabala: serieko komunikazio digitaleko protokoloen bidezko konektibitatea, FeeDat, Fagor Automationek garatutako protokoloa barne.
L3 Serie lineal oso luzeak
Fagor Automationen katalogoan sartu berriena da, eta, horren bidez, munduko lidergoa indartzen du enkoder lineal oso luzeetan.
L3 serieak Serie 3aren ezaugarri komun guztiak biltzen ditu, eta ekipo handietan enkoderrak muntatzera bideratutako prestazio esklusiboak ditu.
- Aire eta elektriko konexioak integratzen ditu buruaren bi aldeetan.
- Zumitza tenkatzeko sistema berriz diseinatzeak aukera ematen du buru irakurlea bi muturretatik txertatzeko, baita zumitza instalatuta eta tenkatuta ere.
- Erabilitako zumitzezko substratuak akatsen aurkako sistema bat du, behar ez bezala muntatzea eragozten duena. Horrela, desegokiak eta atzerapen luzeak saihesten dira instalazioan.
- Bitarteko moduluen muturretan mekanizazio espezifiko bat dute, hurrengo moduluaren instalazioan erraz gidatzeko.
- Osagai optoelektronikoak zigilatuta doaz. Horrek, 3STATECH irakurketa optikoko teknologiarekin batera, enkoderra ia immune egiten du kutsatzaile solidoen edo likidoen presentziarekiko.