Fagor Automationek helburuak beteta eta urte berrirako itxaropen onekin itxi du 2022a

2022a koronabirusaren ondoren Fagor Automationek nazioarteko merkatuan duen lekua posizionatzen eta finkatzen jarraitzeko urtea izan da, berriz elkartzeko eta hazteko urtea.

Lider posizioa sendotzeko eta nazioartean zabaltzen eta merkatu berrietan hazten jarraitzeko apustuan, Fagor Automation nazioarteko 18 azokatan egon da, eta ekitaldi propioak ere antolatu ditu.

Produktuetako berrikuntzei dagokienez, Fagor Automationek UT Serie berria aurkeztu du aurten, eraztun optiko absolutuen familia, encoder sorta osatzen duena. CNCren negozioan Elite Seriearen familia indartu dute, are gaitasun handiagoekin hornituz, eta Fagor Digital Suite digitalizazio irtenbide berria aurkeztu du.

Nazioarteko hazkundearen eta hedapenaren urtea

2022 ere nazioarteko hedapen urtea izan da Fagor Automationentzat, eta horren isla izan da Bangaloren (India) bulego eta zentro teknologiko berri bat inauguratzea, AEBn bulego handiago bat irekitzea, bere bezeroak artatzeko prestatua, eta Eskoriatzan lantegi berri bat erostea.

Instalazio horiek handitzeaz gain, Fagor Automationek hazten jarraitzen du, zabaltzeko eta dibertsifikatzeko funtsezkoak diren enpresetan partaidetzak erosiz. Adibidez, aurten Savvy Data Systems enpresaren kapital sozialean sartu da, eta FR Engraving S.r.l. enpresa erosi du.

Bezeroengandik gertu

2022an, Fagor Automation bere publiko objektibotik gertu egon da, ez bakarrik aurrez aurreko ekitaldietan, baita kanal korporatiboen bidez ere, hala nola LinkedIn, newsletterrak edo webgunea, eta aurten berritu egin da, bezeroei nabigatzeko web orri errazago eta intuitiboago bat eskaintzeko.

2023ra begira

Fagor Automationek oso balorazio positiboa egin du 2022an, eta 2023an ere nazioartean bere konpetentziak zabaltzen jarraitzea aurreikusten du.