Moldeen mekanizazioa

MECANIZADO DE MOLDES: Algoritmos HSC, Subrutinas configurables, Dynamic override, Control porcentual del mecanizado, Fresado en espiral, …

Hobetutako HSC Algoritmoak

Akabera hobeak: Forma leunagoak lortzen dira, eta makinan bibrazioak gutxitzen dira.

Zehaztasun handiagoak: Cad-Cam-etik lortutako puntuak zehaztasun handiagoz konpontzen ditu, eta mekanizazioko zehaztapenean %30eko batez besteko hobekuntza eskaintzen du.

Denbora hobeak: Piezen eskakizunaren arabera, mekanizazioaren denbora nabarmen jaisten da prozesadore berriei esker, bloke prozesuaren denbora 1 ms baino gutxiagokoa izanik, 300 eta 2400 bitarteko blokeen look-ahead irakurketa horizontearekin, CNC modeloaren arabera.

1

G500, G501… erabiltzaileak konfigura ditzakeen azpierrutinak

SG (G500-599) kodeen bidez aktibatutako errutinak eskaintzen dira, eta horrela erabiltzaileak mekanizazioaren edo makinaren arbastu, erdi-kabera, akabera operazioetan portaera zehatzak defini ditzake.

Dynamic override

Barra baten bidez, erabiltzaileak makinaren portaera kontrola dezake mekanizazioan.

3

Mekanizazioaren kontrol portzentuala

Piezen produkzio seriaturako, CNCak exekuzio denboraren portzentajea eskaintzen du. Horren bidez erabiltzaileak aldi berean beste lan batzuk egin ditzake, pieza aldatzeko geratzen zaion denbora kontrolatzen duen bitartean.

22 23

Espiralean fresatzea

Erabiltzaileak hutsuneen mekanizazioa nahi duen modura programatu ahal izango du, mekanizazioaren pasaldiaren metodo klasikoarekin edo pasaldi progresiboak eginez modu espiralean.

8