5 ardatzeko mekanizazioa

5 ARDATZEKO MEKANIZAZIOA: 3D konpentsazioa, zinematikaren kalibrazioa, CSROT, Ardatz Birtuala…

3D konpentsazioa

3D mekanizazioetan, adibidez, lantegian ez dauden mekanizazioko erremintekin CAD-CAMean programak sortzearen ondorioz dauden arazoak konpentsa ditzake. Prestazio horren bidez 3Dko ibilbideak zuzentzen ditu, amaierako pieza berbera lortzeko, dimentsio ezberdinetako erreminta batekin.

14_BAJA

Zinematikaren kalibrazioa

5 ardatzen mekanizazio sistema baten kalibrazio automatikoa egin daiteke, puntuan jartzean edo mantentze lanetako prozesuetan.

15

Erremintaren orientazioa (CSROT) pieza koordenatuen sisteman

Sententzia honek definitutako plano inklinatuari dagokion erremintaren orientazioa moldatzen du. Adibidez, pieza ez bada makinan modu egokian kokatu, bere inklinazioa moldatzeko aukera ematen du, 5 ardatzeko mekanizazioa egitean.

Ardatz birtuala

Ardatz birtuala fikziozko ardatz bat da, eta beti erreminta orientatuta dagoen norabidean mugitzen da. Planoko desplazamendu perpendikularrak egiteko, nahikoa da ardatz birtuala aktibatzea, eta ondoren CNCak ardatz birakarien posizioa moldatzen du.

17 BAJA