Bere 30 urtetako bizitzan, Fagor Automationek era guztietako makinei eman dio irtenbidea, eragiketetarako eta produziorako malgutasun gehien bilatzen duten makina sipleenetik hasi eta makina konplexuenetaraino, non eskakizun teknikoak eta produktiboak oso altuak diren.
2010.urtean burutzen ari diren azoketan, Fagor Automationek kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten ari da, erabilitako teknologian jauzi kualitatibo bat erakusten ari da prestazio altuko makinei irtenbide integrala emango diena.Azpimarratzeko produktu nagusiak hiru dira:
CNC 8065: beti bezain erraza; inoiz baino ahaltsuagoa
CNC berriak, 8055ak duen esperientzia operatiboa eta programazioa eta 8070ak duen potentzia teknologikoa bateratzen ditu. CNC 8065ak makina guztietan errazten du berauen martxan jartzea. Erreminta egokiak ditu edozein eratako zinematika estandarrak txertatzeko. Konpentsazio bolumetrikoa ere eskaintzen du, hau mekanizatuaren prestazio altuen bilaketan eskakizun bihurtzen ari da. Mekanizatuan zehar, makinak izan ditzakeen hutsegite mekaniko txikiak detektatu eta zuzendu egiten ditu hiru dimentsiotan. Modu honetan, doitasun handiko piezak lortzen dira.
CNC 8065en beste berritasun bat kontrol moldatzailea da, eta honek erremintak mekanizatzeko dituen baldintzak detektatzen ditu, erremintaren puntako tenperatura, herremintaren desgastearen azkartasuna eta gainazalaren-akabera. Datu guzti hauek prozesatuak izaten dira eta bai ardatzetara eta bai buruaren biraketara egokitzen dira, honela mekanizatua baldintza optimoetan eginez, eraginkortasun maximoa lortuz eta erreminten balio bizitza luzatuz.
Motorrak : Potentzia altuko motorrak
Ardatzeko motorretan, FKM familia tartea zabaltzen da (115 Nmtaraino) dimentsio handitako makinetan, non motorren potentzia beharrak geroz eta handiagoak diren. Honela, makina mota hauetan, dimentsio handiagoko buruak mugitu behar dira, arrazoi horregatik FM9 burudun motorrak daude FM7 gamaren motorrak osatzera dator, S1ean 130kWeko potentziaraino iristen da.
3A: Fagor Automationeko soluzio Absolutoak
Fagor Automationek bere hasieratatik makina erremintarako enkoder optiko lineal eta birakariak ekoiztu ditu. Teknologia optikoak beti izan du lehentasuna beste teknologia batzurekiko, kalitate altuagatik eta lor dezakeen errendimenduagatik. Urteek aurrera egin ahala, Fagor Automationek bere erregelen diseinua asko findu du, merkatuan den kalitate altuena duen enkoder lineala eskainiz. Baieztapen hau bezeroek eginiko test independieteek ere konpartitzen dute. 2010eko azoketara hurbiltzen direnek “3A” soluzio absoluto berrien aurkezpena gozatu ahal izango dute. Batetik, LA enkoder lineal absolutuak, 30 mtako neurketa egin dezake eta merkatuko luzeenetakoa da. Egun, merkatuan ez dago honelako ezaugarri eta prestazioak dituen enkoderrik. Bestetik enkoder angeluar berria ere aurkeztuko dute, momentuko teknologiak zein teknologia berriak integratzen dituena. Enkoder angeluar honek, makina erramientaren industrian ematen diren posizionamendu beharrak asetzen ditu, garapen absolotuari esker.
Laburbilduz, CNCtik hasi, erangintzetara pasa eta neurketa sistemetara iritsiz, Fagor Automationek era guztietako makinentzat interbideak eskaintzen ditu. Fagor Automation aukeratzeak, zure makinaren diseinurako solaskide bakar bat izatea ahalbidetzen du eta zure produktuen integrazioa erraztuko dizu.