FAGOR AUTOMATION International Manufacturing Technology Show (IMTS) azokaren 28. edizioan izan da, mundu mailako industria azokarik handienetakoan eta bere parte-hartzea arrakastatsua izan da.
Bertan aurkeztu ziren CNC 8065 berria, CNC 8055 Power eta atzitze absolutuen irtenbideetan liderra den “3A”. FAGOR AUTOMATIONEK prestigio handiko enpresei MAG, Gleason eta QVI-ri hainbat CNC eta atzitze sistema salduz amaitu zuen show-a. Modu honetan enpresak sendotasuna erakutsi du makina-erreminta, kalitate eta metrologia sektoreetan duen posizionamenduan, oraindik ere merkatuaren errekuperazio ekonomikoaren zantzuak ziurrak ez diren garaian.