Taiwan “Award of Eminence”-ko makina erremintaren industriako berrikuntza eta ikerketan bikaintasunagatik hamabigarren zeremoniako saria, Leadwell CNC Machines MFG., Corp.-eri eman zioten bere CNC TM 1500 tornuarengatik. Lan- anitzeko makina da, torneatu edo fresatu dezake, edo bi gauzak, produkzioko tailerretan eta aeronautikako industrian erabilitako kurba gainazalak ere fresa ditzake.
Fagor Automation eta Leadwell elkartu egin ziren duela ia 4 urte eta esfortzua egiten jarraitzen dute bikaintasuna eta malgutasuna lortzen azken erabiltzaileari azken generazioko teknologia eskaintzeko etengabeko aldaketako industria honetan.
Fagor 8065 errendimendurik altuenean maila altuko makina hau kontrolatzeko eskatutako konplexutasuna kudeatzeko gai da, eta aldi bere erabilerarako erraztasun handia eskaintzen du.
Leadwell TM-1500-k aeronautika industrian erabilitako turbinaren pala baten mekanizatu erreala erakutsi zuen. 2 makinen prozesurako 5 ardatz erabiliz aldi bereko torneatu eta fresatzea gehitu zituen. Tornu/ fresa teknologiarekin denbora aurreztea eta produktibitatea handitzea, fabrikazioaren muina bihurtu da.
5 ardatzen mekanizatu konplexuagoko beharrentzako, Fagor 8065 irtenbidea da aplikazio hauentzako eta beste batzuentzako.
Ezkerreko argazkiak erakusten du Leadwell TM-1500-a, eta goikoak bere sari prestigiosoa.
Informazio gehiagorako, bisita ezazu bere web orria: www.leadwell.com.tw