BODYCOTEk, prozesamendu termikoen zerbitzuen lider mundialak, duela hiru urtez geroztik abian du, bere Billy-Berclau – Frantziako Plantan, bere makinen parkearen birmoldaketa CNCekin. (Negozio bolumena 800M €, 6.000 pertsona, 190 lantegi mundu guztian, Frantziako 27ak barne).
Planta hau makina ezberdinekin ekipatuta dago, eta denbora pasa ahala zahartzegatik eta akats errepikakorrak egiteagatik, haien aktibitatearentzat arazo bihurtu ziren.
Plantako Gerente berriak, DELETRE Jn, iritsi zenean, makinen parkea berritzeko eta enpresa aktibitatea hobetzeko plan bat martxan jarri zuen.
HD AUTOMATISME enpresarekin harremanetan jarri zen, ekipo industrialen optimizazioan eta mantentze lanetan espezializatua, batez ere makina erremintako ekipoetan doikuntza mekaniko eta digitalizazioan: helburua zen bere planarentzat eredu izango zen lehen makina martxan jartzea.
HD AUTOMATISME-k harreman estua du duela 10 urte baina gehiagoz Fagor Automationekin, eta Fagor (CTAF) Zerbitzu Teknikoaren Zentro baimendua da Frantziako iparraldeko eskualdean, eta honek makinak egokitzeko proposamena egin zuen CNC 8055 konfigurazioarekin eta Fagorreko motorrekin.
CNCak ezaugarri espezifiko hauek ditu: ibilbidea alda dezake, bolante batekin, ziklo automatikoa denean; edo programa bat sor dezake mekanizatutako lehen piezatik abiatuta eskuzko hainbat operazioen bidez, denbora berean ibilbide eta funtzioak balidatuz.
Lehen birmoldaketa honekin edukitako arrakastaren ondoren, BODYCOTE proiektu bat abiarazi zuen, banan bana aurreko generazioko (NUM, SIEMENS, ROCKWELL edo B & R) CNCez ekipatutako gainerako makinak erretrofitatzeko edo birmoldatzeko.
Gaur egun arte, beste zortzi makina birmoldatu dira arrakastarekin, eta gainerako hirurak datozen hilabeteetan birmoldatuko dira. Modu horretara Bodycote-k bere eraikinak makina eraginkorragoekin eta automatismo homogeneoago batekin hornituko ditu, tratamendu termikoan, batez ere pinoietan espezializatua dagoen lantegi honen produktibitatea nabarmen hobetuz.
DELETRE Jn-k hauxe esan digu: “gure lantegiaren etorkizuna derrigorrez gure produkzio ekipoetako kontrol numeriko eta automaten birmoldaketaren etapa batetik pasa behar izan zen. Flota heterogeneo eta zaharkitu batekin, erabaki bat hartzea derrigorrezkoa zen; gure negozioak ekipamendu fidagarri batzuk behar zituen, eta gure langileek fabrikazio prozesuan eskatzen duten malgutasuna behar zuen.
Zergatik FAGOR? Bere lehiakideekiko eskaintza ekonomikoaz gain, inplementatzeko erraztasunak, gaitasun teknikoek eta gai hauetarako HD AUTOMATISME enpresaren proiektuetan erakutsitako kudeaketak ere konbentzitu egin gintuzten, lehen makinaren instalaziotik. Hain beharrezkoa genuen moldakortasun eta malgutasunerantz gindoazen”.
HERDUIN Jn-k HD AUTOMATISME-ko Gerenteak hau gehitzen du: “Erabilera eta integrazio malgutasun altuari esker, FAGOR CNCekin alde batetik kontutan izan ditugu eta bete egin ditugu arlo teknikoak, eta beste aldetik konfigurazio bakarrarekin makinen flota guztia estandarizatu dugu.“
Informazio gehiago:
-BODYCOTE : www.bodycote.com
-HD AUTOMATISME : www.hdautomatisme.com