Munduko metal-produkziorik gehiena gaur egun denboran zehar apenas aldatu diren teknologia helduekin egiten da. Hala ere, teknologia hauen bizitasuna gero eta produkzio-gaitasun eta segurtasun handiagoa duten produkzio-lerro automatikoen garapenean islatzen da.
1919tik , GEKAk industria metal-mekanikoa zulaketa eta ebaketarako eskuzko ekipoekin hornitzen du (trokelaketa, zizailaketa eta, oraintsuago, zulaketa eta tolestaketa), bai jantaduna zein formaduna.
AUTOMATIZAZIOA
Tailer txikien ekimen eta jarrera berritzailearen ondorioz beharrak aldatu egin dira, sistema pmeumatiko, errele eta elektrobalbuletan (ekintza indibidual errazak errepikatzen zituztenak, hala nola, aitzinamendua, trokelaketa) oinarritutako oinarrizko soluzioetatik kontrol numeriko aurreratuenetara heldu arte (FAGOR CNC 8070); azken hauek ahalbidetzen dute, ekintza konplexuagoak burutzeaz gain, produkzio-lerro osoaren malgutasuna handitzea; horrela, ekoitzi beharreko piezak eta, ondorioz, programa bakoitzean erabili beharreko erremintak permutatu ahalko dira, ibilbideak aldatu eta produkzio-lerroaren prozesuak aktibatu/desaktibatu.
SEGURTASUNA
Bestalde, produktibitatea ez da izan behar gauzarik azpimarragarriena metal sektorearen produkzioan. Modelo berrien garapenean segurtasuna da benetan kontutan hartzen den arloa.
GEKAren diseinuen ondorioz, makinako ohiko produkzioan ematen diren arriskuak ikusi egiten dira. Segurtasun gailuen bidez, eta FAGOR 8070 CNCek eskaintzen dituen prestakuntzekin, optimizatu egiten da produktibitate eta segurtasunaren arteko oreka, eragiketa oso errazetan ere.
KONTROL AURRERATUAREN APLIKAZIO SISTEMA ETA SEGURTASUNA
GEKA Automationek eskaintzen dituen sistema osatuenak honakoak dira: angelu formadun eta janta serieen produkzio autonomoen lineak. Angelu formadunak batez ere erabiltzen dira telekomunikazio dorreen fabrikazioan, dorre elektrikoen fabrikazioan, errepideetako bazter-babesetan, tren lineetako euskarri katenarioetan eta abar… Altzairuzko jantaren kasuan, galdaragintza sektoreko aplikazioak ugariak dira. Bateratzeko plaken modura erabiltzen dira eraikuntza formadunetan, kamioien txasisetan, galdaragintzan eta abar.
Pieza baten prozesuan uneoro ematen dira azelerazio- posizionamendu- desazelerazio prozesuak materialetan eta erremintetan. Bide batez, garrantzitsua da azaltzea sistema horiek garatu direla, inertzia handiko piezak desplazatzeko (1900 kg-tako jantak, 570 kg-tako angelu formadunak) 12 eta 36 m/min-ko abiaduran eta ±0.1 / ±0.25 mm-ko posizionamendu prezisioan.
Azken buruan, dinamika handiko zenbait ardatz kontrolatzen dira ekintza akzio desberdinekin automatizazio aurreratua konbinatuz, eta aldi berean segurtasuneko osagaien interfazeak integratzen dira. Ardatz guztien kontrolerako, eragintza-sistemetarako, eta linea konplexuenen maniobra sistementzako, GEKA Automationek Fagor Automationek garatutako CNC 8070 kontrol numerikoak integratzen ditu.
Fagor Automationen laguntzen ondorioz linea bakoitzarentzako honakoak garatu dira: erabiltzailearentzako kontrol interfaze lagunkoia, sentsore desberdinen egoera aztertzeko aukerarekin eta erreminta bakoitzaren posizionamendu/ tamaina erraz definitzeko aukerarekin. Kontrolaren malgutasuna ikusi da makinentzako modelo berrien diseinuan.