Fagor Automationeko web orria 7 hizkuntzatan ikusi daiteke

Fagor Automationeko web orri berria 2011ko ekainean aurkeztu zenetik, web orriko hizkuntzak gehituz joan gara gure nazioarteko sareari zerbitzu oso bat emateko helburuarekin.

Egun zazpi hizkuntza ditugu erabilgarri: espainiera, ingelesa, euskara, alemaniera, italiera, frantsesa eta portugesa. Google Analyticsen arabera, %10 hazi da gure web orria bisitatu duten bisitarien kopurua aurreko urtearekin alderatuz. Gure posizionamendua hobetu egin dugu googlen AUTOMATION, CNC edo CONTROL NUMERICO hitzen bilaketetan.

Enpresari eta sare komertzialari buruzko informazioa kontsultatzeaz gain, gure produktuei buruzko informazio eguneratua hainbat hizkuntzatan dago ikusgai eta baita katalago eta eskuliburuak ere.

www.fagorautomation.com web orriaren arlo dinamikoena www.automationintheworld.com blog orria da. Albisteen gunean kokatuta dago eta Fagor Automationeko berrikuntzei buruzko etengabeko informazioa eskaintzen da bertan hainbat hizkuntzatan.

Sare sozialetan izaten ari garen esperientzia ere oso positiboa izaten ari da:

Twitteren geroz eta jarraitzaile gehiago dauzkagu egunetik egunera

Flickren argitaratutako argakizkien kontsutak ari dira

Fagor Automationek Vimeon duen katean bisitak hazten ari dira

Eta… zeintzuk dira hurrengo erronkak?
  • Web orria informazio interesgarri eta baliagarriarekin elikatzen jarraitzea (adibidez, produtuen planoak CAD formatuan)
  • Herrialde kopurua handitzea blogean. Egun hauek daude argitaratuta: World, Espainia, Euskadi, USA, Brasil, Frantzia eta Portugal. Alemania, Italia, Txinak… jarraituko dute.
  • Hizkuntza gehiago garatzen joatea txinera, errusiera…
  • Sare sozialen bidez informatzen jarraitzea eta bertan parte-hartzen dutenei erantzunak ematen segitzea.

INFORMATUTA MANDUKO ZAITUZTEGU !!

Fagor Automationeko
Komunikazio Saila