Fagor Automationek CNC zenbakizko kontrolen eta neurketa-sistemen katalogo berriak aurkeztu ditu gametan berritasun garrantzitsuekin.
Katalogo bakoitzean, giltzarria izan da Fagor Automationek sortutako teknologia eta diseinu aurreratuenak erabiltzea produktuetan prestazio eta abantaila berriak txertatzeko.
Gainera, enpresaren pertsonalitate eta berrikuntza espirituarekin bat datorren irudi eguneratuago bat islatzen dute.
CNC 8055
CNC 8055 FL eta CNC 8055 POWER modelo berrien abantailak eta berritasunak aurkezten dira, eredu hauek makinen errendimendua hobetzeko eta langilearen lan ingurunean ergonomia hobetzeko sortuak izan dira.
Pantaila guztietan erabili diren kolore tonu apalak, eta marra eta formen sinpletasunak, kontzentrazioa hobetu eta neke bisuala gutxitzen dute. Teklatuari USB ataka bat gehitu zaio eta honi esker, erabiltzaileak zenbakizko kontrolean behar dituen programa-piezak errazago kargatu eta pasatzen dira sare lokal batera edo Internetera konektatuta egoteko beharrik gabe.
Fagorrek zenbakizko kontrolean mikroprozesatzaile berri eta indartsu bat inplementatzeari eta algoritmoen mekanizatuetan lortu diren hobekuntzei esker, CNC 8055a indartsuagoa izatea lortu da abiadura handiko mekanizazioan. CNC 8055 POWERek, kalkulu potentzia handiagoa dauka, baita look ahead buffer handiago bat (200 bloke artekoa) eta bloke prozesuaren denbora laburrago bat milisegundo 1era iritsi daitekeena.
CNC 8065
Etengabe hobetzea eta berrikuntzaren alde egitea helburua izanik, punta-puntako diseinua duen CNC hau aurkeztu du, potentzia handiena duen ekipamendua alegia. Prestazio altuko makinen errendimendu maximoa lortzeko hobekuntza teknologiko sorta bat eskaintzen da, batez ere fresatzeko makinak eta tornuen errendimendua hobetzeko.
8065 zenbakizko kontrolarekin programazio denborak gutxitzen dira bere lan egiteko era arinari esker eta abiadura handiko mekanizatuak eskaintzen dituen prestazioei esker, akabera bikain bat duten piezak lortzen dira denbora benetan labur batean.
KODETZAILE LINEAL ETA ANGELUARRAK
Fagor Automationek eskaini duen katalogo osatuena da. Fagor Automationen kodetzaile lineal eta angeluarren eskaintza zabala bi katalogotan banatu da: bat CNC makinak dituzten bezeroentzat eta bestea makina estandarrak dituzten bezeroentzat.
Fagor Automationen katalogo berri honetan produktu bakoitzari buruz ematen diren azalpen argi eta zehatzei esker, makinaren berezitasunetara hobekien egokitzen diren kodetzaile modeloak hautatzea errazagoa da. Modelo ezberdinen aukerak bere bezeroen beharrak hornitzaile bakar batek asetzea suposatzen du.
Katalogo berrian kodetzaile lineal inkrementalen modeloak eta kodetzaile lineal absolutuen gama guztiak azaltzen dira. Hauek neurri digital, zehatzago, azkarrago eta zuzenago bat egiten dute zero-makina bilatzeko beharrik gabe. Gainera, erregela luzeetan eta estra luzeetan merkatuko liderrak izanik, prestazio berriak eskaintzen dizkie bere bezeroei kostuetan aurrezte bat dakarten modelo inkremental zein absolutuetan.
Doitasun altuko kodetzaile angeluarretako hobekuntza garrantzitsuak ere katalogo honetan islatuta azaltzen dira. Kodetzaile angeluarren modelo berriak 23 eta 27 biteko bereizmenarekin eskaintzen dira eta arkosegundu 1¨eko doikuntzarekin. Kodetzaile hauek oso egokiak dira doitasun eta fidagarritasun bikainak beharrezkoak diren ardatz birakarien mugimendu doientzako.
FAGOR AUTOMATION KOOP. ELK.
Fagor Automation duela 20 urtetatik mundu mailan hedatuta dago, 18 herrialdetan zuzeneko inplementazioa dauka bere 30 delegazioekin eta 40 banatzaile baino gehiagorekin. Bere fakturazioaren %85 nazioarteko salmentetara bideratuta dago eta datozen urteetan bere diru sarreren %10 I+Gan inbertituko du. Mondragon taldearen barnean dago, Espainiako 7. talde enpresarialean eta munduko talde kooperatibo handienean.