Fagor Automation Taiwan Co. Ltd.-entzat plazer handi bat da TIMTOSeko edizio berri honetan egotea erakustazokak nazioarte mailan ospe handia duelako eta gure lanaren emaitzak etxean bertan aurkeztea gustukoa dugulako.
Zuek, gure bezeroak izan zarete eta zarete gu gaur hemen gure aurrerapen eta garapenak erakusten egotearen arrazoia.
Garapen hau ez zen posible izango zuen konfiantzarik gabe; zuekin eguneroko lanean jardun ez bagenu ez genukeen lortuko.
Handitzen lagundu diguzue, fidagarriagoak izaten, gertukoagoak izaten, nazioartekoagoak izaten eta gure ezagutzak handitzen eta berritzen jarraitzeko ilusioa pizten.
Guzti horren emaitza da TIMTOSen aurkeztuko duguna: CNC 8065 berria eta baita kaptatzaile absolutuetan puntako soluzioak ere. Espero dugu produktu hauek garatu izanak, zuek ere gu bezain beste ilusionatzea.
Gure stand-ean itxarongo zaitugu: Pab. TWTC, Hall 1, 1F – B0634
VIP gelak: #434 eta #435 Nan-Kang pabiloiean.
TIMTOS (Taipei – Taiwan) – 2011, martxoak 01 / 06