Fagor Automation, ReBorn proiektuko bazkide ofiziala da

Fagor Automation -ek ReBorn proiektu europarrean parte hartzen ari da azken erabiltzaile gisa proiektuaren aurrerapenak aurkezteko. Partzuergo hori Europa guztiko 17 bazkidek osatzen dute eta bere lana da: fabriketako produkzio ekipoen berrerabilerarako paradigma berri baten aldeko estrategia eta teknologiak erakustea.

ReBorn proiektua Industria 4.0 -ren markoan dagoen proiektuetako bat da ikerketa institutu alemaniarrek eta VDMA-k proiektu hau, ezagutzan oinarritutako planta eta makina modularrak berrerabiltzeko aplikazio gisa kontsideratu dute.

VDMA

VDMA (Verband Deutscher Maschinen- und Anlagenbau, makinaria ekoizleen eta planta industrialen elkarte alemaniarra da) 3100 enpresa ordezkatzen ditu, nagusiki enpresa ertainak, ondasun ekipoen sektoreak, eta Europako elkarte industrail handiena da.

Oraingo honetan, Fagor Automationeko zuzendari industriala, Jose Perez Berdud, izan da proiektuari buruzko elkarrizketa eman duena.

ReBorn proiektuaren barnean, Fagor Automationek hainbat jarduera eremutan parte hartzen du. Erakustera edo demostraziora bideratutako fasea martxan dago duela aste batzuetatik eta Fagorrek bere gauzatzean aktiboki hartzen du parte.

Azalduko duzu labur—labur zein den zure egitekoa proiektuan eta zeintzuk diren zure ardurak?

Fagor Automationen parte hartzea proiektua honakoa da: azken erabiltzaile gisa, proiektuaren aurrerapenak adibideen bidez adierazten ditu. RTD(2)-etako WP(1)-tan gure egitekoa da gure ikuspuntua ematea eta azken erabiltzailearen eskakizunak gehitzea parte hartzen dugun lan talde ezberdinetan. DEMO lan-paketeen kasuan, helburua da, proiektuaren aurrerapen ezberdinak erakutsi, egiaztatu eta konparatzea. Fagor Automationeko jarduera nagusiak erakusgailuekin/ demostradoreekin erlazionatuta daude, <<muntaketa zelula malgu baten diseinu eta aplikazioa>>, eta estuki lotuta daude ondorengo erabilera kasuei: <<plantako banaketaren planifikazioa/optimizazioa dagoeneko dauden lineatarako eta ekipo berri / berrerabileretarako>> (enpresa honetarako ISG(3) ), <<Optimizazio algoritmoen garapena espazio – denborari dagokionez, produkzio modular eta malgurako>> (UPM(4)) eta <<MES(5) erabilita programazio malgua>> (CMF(6 )enpresa). SEZ(7) enpresari ere laguntza ematen ari gara azken erabiltzailearen ikuspegitik, negozio ereduen adibideak egiteko.

Proiektuak azken bi urtetan izan duen garapenari buruzko zein iritzi daukazu?

Gurea bezalako partzuergo batean ere (17 bazkidek osatzen dute), proiektua nahiko arin ari dela garatzen uste dut, hori proiektuaren koordinazioaz arduratzen den enpresari esker da, HWH(8), eta baita, SEZ(7) enpresari esker ere. Biei nire esker ona helarazi nahi diet. Bruselan egin genuen 18. hileroko bileran garapena ikusteko aukera izan genuen eta erakusgailu guztiak batera ikusteak inpresionatu egin ninduen.

Zure ustez, zer behar da I+Gko emaitzak erakusgailuetan arazorik gabe integratu daitezen?

ReBorn proiektuak duen egitura bakarra da lan paketei dagokionez. Izan ere, 3 pareko lan paketeak taldekatu ditugu RTD(2)+DEMO (WP2/5, WP3/6 eta WP4/7) I+G emaitzetatik erakusgailuetara trantsizioa errazteko. Gainera, maiztasunez izaten ditugun deiek, gestio zein planifikazio mailan, zein lan pakete espezifikoak, garrantzitsuak dira integrazioarekin erlazionatutako informazioa trukatzeko.

Fagor Automation azken erabiltzaile gisa aurkeztuta, zein aspektu uste duzu dela inportantea erakuste-fasean zehar?

Iruditzen zait, berariazko programazio baterako ekintza plan zehatz bat ezartzea garrantzitsua dela. Jarraipen bilerak maiztasunez egitea ere, beharrezkoa da gure helburuak denboraz lortu ditzagun. Bestalde, ziurtatu behar dugu azken erabiltzailearen eskakizunak eta espektatibak betetzen direla.

ReBorn proiektutik zein berrikuntzak du Fagor Automationen garrantzi gehien?

Gure plantako banaketa aldatzea ari gara planifikatzen produkzioan malgutasun gehiago izateko. ReBorn programaren markoaren barnean, erabilera kasu kopuru handia sortu dugu; garrantzitsuenetako batzuk hauek dira:<< Optimizazio algoritmoen garapena espazio – denborari dagokionez, produkzio modular eta malgurako>> (UPM enpresa(4)), <<MES erabilita programazio malgua>> (CMF enpresa)(6) <<Lerroen planifikazio metodoak>> (FHG erakundean(10)) eta «Antolaketa automatikorako metodoak» ( LU(11)). Horiek guztiak, ReBorn proiektuaren bi helburu zientifiko eta teknologikokotara lotuta daude: <<

«Lantegien antolaketaren eta birkonfigurazio moldagarriaren diseinurako teknika berritzaileen ereduak» eta «Adituek aurretik izandako ezagutzak eta esperientziak gehituz balio katea desfabrikatu, desmuntatu, birziklatu eta zabaltzeko diseinurako metodologia »

ReBorn teknologiari dagokionez, teknologia honek zuen enpresan eta industria sektorean izan dezakeen eraginari buruz balorazio txiki bat egin dezakezu?

Noski. Nire iritziz, Fagor Automationen izango lukeen enpresa- eragina banaketa eta antolaketa berri eta eraginkorrago batean datza, malgutasun eta eraginkortasun handitze bat, eta elaborazio epeetan murrizketa bat.

Fagorren, teknologia hori erabiltzen hasi nahi dugu epe ertainean onurak izateko:

  • Konfigurazio eta hasierako aldian %30-40 arteko denbora murrizketa.
  • Jarduerarik gabeko denboraren murrizketa mantentze lan prediktibo eta proaktiboaren bidez, %15-20 artean, makinaren egoeraren ebaluazioaren bidez.

Industria sektoreari dagokionez, nabarmentzekoa da, integrazio bertikala, gailuetatik hasi eta maila goreneko software-ak arte, planifikatzaileen erabakitze prozesua errazteko.

Azkenik, azken erabiltzaileen ikuspegitik negozio ereduen adibideak ere egiten ari dira. Zuen esperientzian oinarrituta, Reborn proiektuaren markoan garatzen ari zareten gisako enpresa ereduetan, non uste duzu dagoela potentzial handiena berrikuntzarako TIC(12) teknologietatik abiatuta?

Teknologia inteligenteek ReBorn proiektuaren markoan eragina dute lau ikuspuntutan:

gailuetan, fabrikazio prozesuetan, ingeniaritzan eta softwarean. Gainera, proiektuaren kontzeptu orokorrean bertikalki integratzen ari gara, erabat bat dator, Industria 4.0 deiturikoaren arkitekturarekin (ikusi azpiko irudia).

 

Industrie4.0

ReBorn proiektuak lau bektore hauetan jarduten du: teknologia, fabrika, produktua eta eskaerak. Erakusgailuak eremu guzti horietarako dauzkagu. Nire ikuspuntutik, bi arlo nagusi daude negozio eredu horien berrikuntzarako: alde batetik, erabakiak hartzeko prozesurako integrazio bertikala gailutatik hasita eta maila goreneko softwarea arte, eta, bestetik, 3D inpresiorako prozesuaren malgutasuna eta eta berrerabilera.

Aurrez aipatu dugun moduan, guzti hori Industria 4.0 -ren testuinguruan barnean izan behar dugu.

 

(1) WP: lan- paketea
(2) RTD: ikerketa eta garapen teknologikoa
(3) ISG: Industrielle Steuerungstechnik Gmbh
(4) UPM: Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
(5) MES: manufaktura- exekuziorako sistema
(6) CMF: Critical Manufacturing SA
(7) SEZ: Steinbeis Innovation Gmbh
(8) HWH: Harms & Wende Gmbh & Co Kg
(9) ISR: Instituto de Sistemas e Robótica
(10) FHG: Fraunhofer Gesellschaft zur Foerderung der Angewandten Forschung E.V (sociedad Fraunhofer para el fomento de la investigación aplicada)
(11) LU: Loughborough University
(12) TIC: informazio eta komunikazio teknologiak