Pasa den otsailean Valentziako Erkidegoko Lanbide Heziketako CNCen lehen lehiaketa autonomikoa egin zen Molí del Soleko BHIen, Mislatan (Valentzia) eta Fagor Automation ekitaldi horretako enpresa laguntzaileetako bat izan zen.
Orain arte lehiaketa hori estatu mailan baino ez zen egiten, eta bi urtean behin egiten zen Madrilen. Valentziako Erkidegoak iaz hartu zuen parte lehenengo aldiz eta, horregatik erabaki du Hezkuntzako Kontseilaritzak Olinpiada Autonomiko hauek antolatzea.
Valentziako Erkidego osoko institutuetan mekanizazioa ikasten ari diren 17 bat ikaslek parte hartu zuten, eta tornuko 2 programa eta fresako beste 2 egitea izan zen proba.
Proba honetarako erabilitako simulagailua geure 8060/65/70 CNCrako doako simulagailua izan zen.
CNCrako simulagailu honekin erabiltzaileak piezaren programazio osoa egiteko tresna osotu bat dauka, pieza kanpoko edozein PCren gainean egin ahal izateko, modu eroso eta probetxugarrian. Hala, simulagailuari esker programak PCren gainean egin, optimizatu eta egiaztatu daitezke eta soilik hori egin eta gero makinan jarri, lana azkarrago egiteko aukera emanez.
CNCrako doako simulagailu honen bertsio berria, azken prestazioekin eta errendimenduari lotutako hobekuntzekin, badago jada eskuragarri Fagor Automationen web orrian. Gainera, nahi beste denboran erabili daiteke simulagailua, hau da, ez dauka iraungitze datarik.
Gure web orritik deskargatu dezakezu www.fagorautomation.com edo zuzenean esteka honetan klik eginez: Deskargatu
Irabazlea Jesus Minguet (erdian) izan zen, mekanizazioko gradu ertaineko ikaslea; beraz, 2017ko urtean egingo diren Lanbide Heziketako olinpiada nazionaletan bera izango da Valentziako Erkidegoko ordezkaria.
Zorionak eta zorte on!