2019an, Indian egingo du bere lehenengo erakusketa Fagor Automationek. Indian Metal-Cutting Machine Tool Exhibition – IMTEX azokaren 18. edizioan izango da. 2019ko urtarrilaren 24tik 30era, Bangalore International Exhibition Centre erakusketa gunean azken aurrerapen teknologikoak ikusi ahal izango dituzte bisitariek, 1B Pabiloian, 106 standean.
Beste urte batez, Fagor Automationek lanean jarraituko du industri prozesuak funtzionalki eta kualitatiboki hobetzeko, prozesu bakoitzari ahalik eta erremintarik zehatzenak eta eraginkorrenak txertatuz, horrela beren bezeroetako bakoitzari soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko, bai torneaketan, bai fresaketan, baita laserrean eta i4.0 soluzioetan ere.
2019ari hasiera emateko eta esandako guztia frogatzeko, euskal enpresa azoka horretan egongo da CNC produktuetan zein Kaptazio sistemetan dituen aurrerapen guztiak erakusteko.
Standean punta-puntako zenbakizko kontroleko sistema aurkituko dituzte, hala nola CNC 8065M, 8060FL, 8055TC fresak eta tornuak eta CNC8070 Laserra ere bai. Era guztietako industrien betekizunik zorrotzenak asetzen dituzten zenbakizko kontroleko sistemak.
Kaptazio sistemei dagokienez, enkoder linealak ezagutaraziko dira, hala nola G2, S2 eta SV2 enkoderrak, bai eta H2AF-23-D87, S2P eta H2AF enkoder angeluarrak ere. Horiekin batera 30i, 40i DRO bistaratzaileak ere egongo dira ikusgai. Horiek denak beren fabrikazioan esku hartzen duten lau eremuetan berezkoak diren teknologiekin fabrikatutakoak dira: mekanika, optika, elektronika eta softwarea.
Ez galdu aukera hau eta ezagutu zure industri prozesuen errendimendua hobetuko duten soluzio berriak. Etorri gure standera eta gure pertsonek lagunduko dizute gure nobedade guztiak ezagutzen. Gogoratu, 1B Pabilioia, 106 standa.
Laster arte!