DMCak (Control Dinámico del Mecanizado) aitzinamendu abiadura egokitzen du mekanizatzen ari den bitartean, eta horri esker ebaketa potentzia mekanizazio baldintza egokienetatik ahalik eta hurbilen egon daiteke.
DMCak makinaren eta erremintaren erabilera optimizatzen du, eta horrek ahalbidetzen du material erauzketaren tasa handitzea, erremintaren bizitza kaltetu gabe, erremintak baldintza nominaletan egiten baitu lan. Ebaketa potentzia edo, beste era batera esanda, xede potentzia da optimizazioaren funtsa. Potentzia hori ez dago soilik erremintaren mende, materialaren eta ebaketa baldintzen mende ere badago (aitzinamendua, buruaren biraketa abiadura, iraganaldiko sakonera eta alboko pasoa); beraz, bere balioa errminta+materiala+ebaketa baldintzak multzoari lotuta joan behar da.
“Fresaketa” eta “Lauketa” erako erremintekin fresatzeko eragiketetan erabili daiteke DMCa. Funtzio hori arbastu eta akabera eragiketetan aplikatu daiteke, baina funtzio horrek arbastu eragiketetan eragingo ditu onura gehien, mekanizazio denbora eta erremintaren bizitza asko hobetuta.
Ventajas del DMC:
- Erremintaren bizitza baliagarria handitzen da
- Ez da langilerik behar mekanizazio baldintzak zaintzeko
- Mekanizaziorako denbora gutxi behar da
- Erremintak gutxiago higatzen dira eta erreminten haustura detektatzen da
- Ardatzaren ebaketa ahalmenaren ikasketa automatikoa
Funtzionaltasun berri hori softwarearen V1.70 bertsioan (CNC 8060) eta V5.70 bertsioan (CNC 8065) aplikatu daiteke, eta dagokion “DMC (Dynamic Machining Control)” software aukeraren mende dago.
Informazio gehiago “ CNC 8060_8065 Operación” eskuliburuan; hemen dago eskuragarri: www.fagorautomation.com/descargas/