BIKAIN ziurtagiriak banatzeko ekitaldi publikoa

Azaroaren 10ean egin da 2009-2010eko Bikain Ziurtagiriak banatzeko ekitaldi publikoa, Donostiako Kursaal Jauregian. “Hitzen Hiria” gaitzat hartuz eginiko ekitaldi honetan, Txinan dagoen gure lankide Jesus Amezagak parte hartu du “bidaia” hitzari buruz hitzeginaz. Ikus ezazue bideoa:

[flv]http://eu.automationintheworld.com/files/2010/11/Bikain-sariak-ok_Sm.flv[/flv]

44 enpresa eta erakundek beste horrenbeste Bikain ziurtagiri jaso zituzten, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen eskuetatik.

Ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.