Fagor Automation, 2010eko Azaroaren 10etik 12ra Donostian ospatuko den 18 Makina-Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarre-ko antolaketa batzordean parte hartu du eta bertako babesles ere bada.
1976tik Makina-Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarrak sustatzen du ekoizpen baliabideen fabrikatzaileen eta zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileen artean jakintzak eta teknologia trukatzea eta horiek ekoizpen prozesuetan aplikazioa mesedetzea. Horrela, enpresei etengabeko bilakaeran murgilduta dagoen merkatuaren eskakizun teknikoetara egokitzen laguntzen zaie, eta enpresa horien lehiakortasuna ere hobetu egiten da.