Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.
Fagor Automation, OPC Fundazioko kide berria
Fagor Automationek, “OPC Foundation” erakundeko kide berria den heinean, bermatzen du bere produktuek interoperabilitate, fidagarritasun eta etekinari dagokienez OPC Fundazioak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela. Horrek esan nahi du erabiltzaileek sistema integratzeak dakarzkion kostuak txikitu ditzaketela, OPCk egiaztatutako produktuak erabiliz.