Fagor Automationek, “OPC Foundation” erakundeko kide berria den heinean, bermatzen du bere produktuek interoperabilitate, fidagarritasun eta etekinari dagokienez OPC Fundazioak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela. Horrek esan nahi du erabiltzaileek sistema integratzeak dakarzkion kostuak txikitu ditzaketela, OPCk egiaztatutako produktuak erabiliz.
Egungo ekonomia konplexu honetan, informazioa giltzarria da negozioaren arrakastarako eta errentagarritasunerako. Hornitzaile askoren plataforma desberdinen artean informazioa erraz eta seguru trukatu ahal izateko sortu ziren OPC teknologiak; izan ere, teknologia horiekin, plataformak ondo integratu daitezke, software garesti eta motela garatu beharrik eduki gabe. Kalkuluen arabera, mila milioika dolarrekoa aurrezten da soilik ingeniaritzako baliabideetan.
Gainera, OPC da munduan gehien erabiltzen den interoperabilitateko estandarra, informazio hori era seguruan, fidagarrian eta plataformatik independenteki trukatzeko; izan ere, OPC Foundationek 680 kide baino gehiago ditu eta OPCrekin bateragarri diren milaka produktu dago.
Gaur egun, OPC teknologiak 17 miloi makina baino gehiagotan ezarrita daude. OPC zigiluak Fagor Automationen produktuen teknologia maila altua dela bermatzen du, joera berritzaileekin bat datorrela erakutsiz.