FAGOR AUTOMATIONEK Feimafeko (Brasil, 2013/06/3-8) azokan parte hartu zuen bere azken berrikuntzekin eta beraien artean CNC8060 nabarmendu zen.
CNC8060, CNC konpaktu bat da eta jauzi kualitatibo zein kuantitatibo bat aurkezten du hardwarean zein softwarean. 64 bits-eko teknologiarekin, mekanizaturako algoritmo aurreratuekin, 300 Look ahead blokerekin eta HMI adiskidetzaile batekin, mekanizatu zentroentzat eta bankada inklinatuko tornuentzat soluzio bikaina da errendimendu gorena lortzeko. Teklatua bi konfiguraziotan dago eskuragarri, teklatu horizontala eta bertikala eta touchscreen aukera duen 10”-ko monitorea dauka.
Feimafe azokan Fagor Automationen standean aurkeztutako CNC8060ak eta bezeroen makinetan aurkeztutakoek (Ferramentas Gerais eta Ferdimat) makinako langileen arreta piztu zuen (abiadura handian piezak mekanizatzeagatik) eta baita makinen fabrikatzaileena ere (intalazioa/parametrizazio azkarra, denbora aurreztea eta doitasuna irabazten delako CNCaren erremintak erabilita). Bere interfazea FAGORen gainerako ekipoena bezain erraza da eta bere mekanizatu prestazioak nabarmen hobetu dira algoritmo berriekin.
Fagor Automationen web orri berrian doako simulagailua dago, CNCaren erabilerara ohitzen laguntzen duena.