Tecnijusta 2006an sortu zen; eta moldeen fabrikazioan plastikoaren injekzioan espezializatutako enpresa bat da. Tecnijusta enpresa esportatzailea da, eta hauek dira merkatu nagusiak: Portugal, Espainia, Frantzia, Alemania eta Brasil.
Teknijustan hornitzaileak bazkide modura ikusita daude, eta hauek hazten eta hobetzen laguntzen dute, Fagor Automationen kasua bezala, izan ere denboran harreman eskergarria sortu baita bi norabideetan.
Iritzia Fagorreko CNC-en inguruan (Iruzkinak Pedro Mateo Jaunak, Tecnijusta-ko Zuzendari Gerenteak)
Fagorreko CNC-ak fidagarriak, intuitiboak, malguak eta zehatzak dira. Gure moldeen ezaugarri nagusienetako bat zehaztasuna da eta eta Fagor CNC-ak gure kalitatearen bermea dira.
Tecnijustan CNC-ko makina guztiak Fagorreko CNC-arekin ekipatuta daude eta gure langileek gogobetetze gradu handia erakusten digute bere maneiatze eta erabileran.
Beste faktore garrantzitsu bat makina berri bat eskuratzean zera da; CNC modernoagoa duela, baina Fagorrekin hori ez da arazoa, izan ere oso bateragarriak baitira aurreko bertsioetako modeloekin. Etengabeko garapena egon da prestakuntza mailan, abiaduran, zehaztapenean eta Fagor CNC-ko belaunaldi berrietan, eta hori ezinbestekoa da Teknijustako bezeroek aitortzen duten kalitate handiarentzat.
Azpimarratu behar da, FAGOR-ek eguneratu egiten dituela CNC zaharragoak modelo modernoekin (up-grade), eta gure moldeentzat mantentze lanetako kostuak kalitate eta denboran inbertsio bihurtzen dira. Fagorrek merkaturatu duen azken 8060 CNC-ak gure enpresan 6 hilabete daramatza eta hobekuntza esanguratsuak erakutsi ditu; batez ere erabilera erraztasunean eta bistaratzean (teklatu ergonomikoa, touch-screen eta erresoluzio handiko grafikoak), azkartasunean, zehaztapenean eta funtzio berrietan adibidez azelerazioaren “on line” doikuntzarekin: horrela, langileak ardatzaren desplazamendu “arinagoak” edo “biziagoak” egin ditzake mekanizatu garaian.