Fagor Automationekin duen erlazio estuari esker, SOMAB enpresak Industrie Lyon azokan, bere auto-ikaskuntzarako tornuen diseinu berriak CNC FAGOR 8065ekin ekipatuta aurketzuko ditu apirilaren 5etik 8ra bitartean.
SOMAB Moulinsen, Allierren, kokatutako enpresa frantsesa da. Bere azpiegiturak 8.000m² dauzka eta produkzio baliabide oso kualifikatuak erabiltzen ditu, batez ere, zenbakizko kontrolekin ekipatutako tornuen eta mekanizatu zentroen fabrikazioan.
SOMABeko Jean Yves Valet, teknikariaren hitzetan “FAGOR CNC-en generazio berriak eta SOMABek duen esperientziarekin konbinatuz, langileak konplexutasun handiko piezak denbora errekor batean mekanizatzea lor dezake, fabrikazio ziklo automatizatu eta intuitibo bati esker. Enpresak produktibitatean eta fidagarritasunean irabazten du, lan esku eta formazioa ekonomizatuz eta egungo platila mantenduz”.
Fagor enpresa kooperatibo bat da, MONDRAGON korporazioan dago (Espaiñian 8. enpresa taldea da) eta produktuen automatizaziora eta makinarien kontrolak egitera dedikatzen da. Mundu guztiak zehar hedatuta dago 26 delegazio propio eta 40 banatzaileri esker. Sare komertzial zabal hau enpresaren nazioartekotze nahiaren adierazgarri garbia da, enpresak bere ekoizpenaren %85a esportatzen du egun.