Munduko eguzki teleskopio handienaren piezak fabrikatzeko Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemak erabili dira

Gometegui kalitatezko mekanizatuak egiten enpresa liderra da eta berriki, munduko eguzki teleskopio handienarentzat doitasun handiko piezak egiten parte hartu du. Teleskopio hau Mauin instalatuko da Hawaien, Haleakala behatokian, beraz agerian geratzen da enpresa honek duen maila teknologikoa.

Bertako makina erremintak FAGOR, zenbakizko kontrolekin ekipatuta daude, makina hauek ezinbesteko osagaiak dira horrelako pieza delikatuentzat behar den doitasun eta produktibitatea lortzeko.

Gometegui

Teleskopioaren kupulak 600 Tmko pisua dauka, 26 metrotako diametroa eta 24 metrotako altuera eta eraikitze prozesua oinarrizko eraztuna fabrikatzea, bi arku bertikalak eta Domo osoaren estaldura eusten duen egitura auxiliarra egitea izan dira. Gometeguik eraiki duen multzoak horrela du izena.

Idomek, munduko teleskopio handienaren proiektua koordinatu du, urte asko daramatza Gometeguirekin lanean arrazoi ezberdinegatik: Gometeguiren gaitasun teknikoa, diseinuan egon daitezkeen arazoei soluzioak emateko eta soldaketa eta mekanizatuan dauka gaitasuna.

CNC Fagor kontrolekin ekipatuta

Gometegui_IñakiGento

Gometeguiren makina guztiak Fagor CNCekin ekipatuta daude. “Gometeguin bi motatako kontrolak dauzkagu, 8055 eta 8050. Badira urte batzuk Gometeguin zenbakizko kontrolak geneuzkanak baino fidagarriagoengatik aldatu behar izan genituela. Ekoizle ezberdinekin hitz egiten jardun ondoren, Fagorren kontrolak aukeratu genituen, diseinuan, fidagarritasunean eta saldu ondorengo zerbitzuan aurreratuta zeudelako. Makina batean frogatu genuen eta gero beste batean eta emaitzek gure aukeraketa baieztatu zuten. Ondoren gainerako makina guztiak aldatu genituen eta ez genuen zalantzarik izan Fagorrek gure kontrolak hornitzeko” horrela baieztatzen du Iñaki Gento, Gometeguiko zuzendari komertzialak.

Gentok beraiek egiten dituzten proiektuen konplexutasun eta doitasun handia nabarmendu zuen; eta horren ondoren, “Fagor kontrolak izateak gure amaierako emaitzetan lasaitasuna ematen digute eta gure bezeroei segurtasuna eta fidagarritasuna ematen die, mekanizatu eta amaierako dimentsio irizpideak eskatutako tolerantzien barnean egoten direlako”.

Izan ere, Fagor eta Gometegui arteko harremana aspaldikoa da. Azken honek, 80. hamarkadarako Fagorren bistaragailuak erabiltzen zituen. Izan ere, garai hartako ohiko makinetan ez ziren zenbakizko kontrolak erabiltzen. 1997 urtetik hasi zen Gometegui makinak Fagorren CNC sistemekin, eragingailuekin eta 16 metro arteko luzeradun erregelekin retrofitatzen.