Sektore aeroespaziala, Masak Fagor Automationen egin du apustua

Duela urte batzuk, MASAk (Agoncillo, Errioxa) bere produktibitatea nabarmen hobetzeko apustu sendoa egin zuen aeronautika bezalako sektore lehiakorrean arrakastaz jarduteko. Horretarako, teknologia aurreratuenetan inbertsioak egitea erabaki zuen, batez ere, bere produkzio baliabideetan aplikatutako inbertsioak, enpresako egituraketan berregituraketa programa berritzaile eta oso baten barnean.

Ingeniaritzarekin batera, MASAk zenbakizko kontrolen eta eragintza elektronikorako fabrikatzaile bat behar zuen, beharrezko osagaiak makina moderno horien eraginkortasuna eta doitasun osoko akaberak lortzeko.

Aukeratuak

Helburu nagusietako bat, partner egokiak aukeratzea izan zen, ingeniaritzan zein zenbakizko kontrolen fabrikazioan. Proiektuan parte-hartzeko aukeratu zen ingeniaritza Gepro Systems izan zen eta zenbakizko kontrolen makinentzat eta driver elektronikoentzat, MASAk ez zuen zalantzarik izan Fagor Automationen apustua egiteko.

Fagor Automationen apustua

MASArentzat erraza izan zen Fagor Automation fabrikatzaile gipuzkoarra aukeratzea proiektu handi honen zirkulua ixteko. Aurrez Fagorreko zenbakizko kontrolekin izaniko esperientzia positiboa gakoa izan zen berriz enpresan apustu egiteko.

Berrikuntza prozesu luze honetan zehar, Fagor Automationek zenbakizko kontrol hauetan beharrezko hobekuntza guztiak eta prestazio osagarriak txertatzeko azterketak egin ditu makinen eraginkortasuna hobetzeko, piezen akabera optimoak lortuz eta doitasun gorena, I+G baliabideak erabilita eta MASA eta Gepro Systemsekin elkarlanari esker.

Pedro L. Revueltak ( Masako Zuzendari Orokorra) hauxe azaltzen digu “Fagor kontrolek abiadura handiko piezen mekanizatua hobetzen dute, gure enpresan dauden tekniketara eta mekanizazio prozeduretan perfektuki egokitzen dira. Beraz, 8070 sistema txertatzen jarraituko dugu, Fagorrekin elkarlanean berrikuntza berrietarako eta etorkizuneko aldaketetarako”.

Fagor 8070 zenbakizko kontrola prozesuaren fidagarritasuna bermatzearen arduraduna da, amaierako produktuaren kalitate bikainaren konbinatu behar da fidagarritasun hori.

MASAk fabrikatutako produktu guztiek adostasun ziurtagiria daukate, honela EN 9100/ISO 9001 araudiaren estandar guztiak betetzen dituzte, baita agintari ofizialek zein bezeroek eskatutako arauzko irizpideak. Bezeroen artean, konpaini handiak daude Airbus (A350 eta A380, beste batzuen artean), Boing, Embraer, Bombardier, Dassault, EADS-CASA, Aernnova eta prestigiodun beste hainbat enpresa.

Emaitzek proiektuaren arrakasta baieztatzen dute

Zenbakiek horrela baieztatzen dute: Errioxako enpresak, 2007an 16,2 milioi euro fakturatu zituen, 2012 urtea 45 milioiko fakturazio zifra errekorrarekin amaitzea espero dute.