Ibilgailu berri bat garatzerakoan bi faktore garrantzitsu izan behar dira kontutan eraginkortasun handiago bat lortzea eta bidaiarien segurtasun hobe bat segurtatzea. Bi faktore horiek hein handi batean ibilgailu edo kamioi karrozeriaren araberakoak dira. Ibilgailu eraginkor bat lortzeko gehiegizko pisurik ez izatea ezinbestekoa da, honela erregaiaren kontsumoa murrizten da. Eta segurtasuna lortzeko, beharrezkoa da egiturak kolpe eta dardarak ondo jasatea, eta hori lortzeko, a priori bere pisua areagotuz lortuko litzake.
Kontraesana dirudien honi irtenbidea emateko, malgutasun maila altua duen altzairua erabiltzen da, sekzio gutxiago erabiliz eta erresistentzia handiagoa lortuz. Eta diseinu inteligente bati esker, kolpeen aurrean konfigurazio hobe bat lortzen da, konfigurazio konplexuak erabiliz eta oso material gutxi erabilita. Karrozeriaren pieza konplexuen diseinua, erresistentzia oso altuko altzairuekin egiterakoan arazo berri batzuk sortarazten ditu. Arazo nagusia, lehen estanpazio prozesuen bidez ekoiztu zitezkeen piezak, orain konplexutasun handikoak direla da eta beraien prentsa bidezko manufaktura oso konplexua eta kostu handikoa da. Beste arazoetako bat, altzairu berri hauen malguki efektua (spring-back) kontrolatzea konplexua dela da eta ondorioz, piezak enbutitua izan zeneko tolerantzia galtzen du.
Profilaketa aldakorra– profilatu malgu ere deitua- erronka hauei erantzuteko garatu da, pieza konplexuak modu ekonomikoan ekoiztea ahalbidetzen du eta ibilgailuen karrozerien diseinura ondo aplikatu daitezke.
Esperientzia hau erakusten ari da, pieza konplexu hauetako zenbait familiaren ekoizpenerako, profilatu prozesua fidagarriagoa dela estanpazio prozesua baino. Ohikoa da, bestalde, konformaziorako arrabolak finkoak izatea eta muga horren ondorioz, lortutako piezak zuzena izan beharko luke ibilgailuaren profilaketa guztiz mugatuz.
Fagor Arrasatek, 1957an bere jarduera hasi zuenetik, profilaketa teknologian jakituna da eta munduan zehar bere ehunka instalakuntza ari dira lanean. Estanpazio sistemetan mundu mailako ekoizle nagusietako bat da eta automozio sektoreko ekoizle nagusiak dauzka bere bezeroen karteran. Ondo ezagutzen du beraz, rollforming deituriko teknologia, karrozeriak diseinatzerako estanpazioa eta ingeniaritza beharrak.
Fagor Automation mundu mailako zenbakizko kontrol ekoizle nagusia da mundu mailan eta esperientzia handia du makina erreminta sektorean.
Fagor Arrasatek, Fagor Automationekin elkarlanean, proiektu berri bat jarri dute abian profilatu aldakor moderno honen beharrei erantzun bat emateko. Zehazki, profilatzeko makina berri bat diseinatu dute, bereziki automozio sektoreari egokitutakoa eta sistema berrien optimizazioa eta garapena ahalbidetzen duena.
Makina berria, profilatu malguaren bidezko piezen egingarritasuna aztertzeko pentsatua izan da. Honetaz gain, prototipoak eta pieza esperimentalak garatzeko balio du, mugak ikertu ditzake eta profilatu prozesuak era fidagarri eta seguruan modelatu daitezke.
Hori lortzeko, 6 buru bikoitzeko makina batean pentsatu da, 4 graduko malgutasunarekin bakoitzean buru bakoitzean, honela maila oso altuko malgutasuna aseguratuz.
Mugimendu guzti hauek txaparen kokapenarekin sinkronizatzeko algoritmo berezi batzuk behar dira eta algoritmo horik Fagor Automatonen CNC 8070ak garatuta dauzka.
Profilatu aldakorraren kontzeptu berri honek, teknologia heldu batetan berragertze berri bat suposatzen du. Profilatu malguaren abantailen artean honakoak aipatu genitzake:
- Materiala hobeto aprobetxatzen da, ondorioz kostu gutxiago suposatzen du. Hau bereziki garrantzitsua da malgutasun altuko altzairu hauek kostu handikoak baitira (boro altzairuak, Trip, IF etab). Profilaketa prozesuan instalazioan sartzen den materialaren % 95 aprobetxatu daitekeela estimatzen da, estanpazioan berriz, mozketa eta txatarra sortzen da eta %60 inguru aprobetxatzen da.
- Pieza familia askotan, enbutizioa baino prozesu errentagarriagoa da formak konplexuak direnean, trokelak esponentzialki garestiagoak direlako. Kasu askotan, tresneriaren kostua arrabolen kostuaren bikoitza izan daitekeela uste da.
- Modelo berrien prestaketa eta egokitzapena errazagoa da arrabola joko sinpleak fabrikatu (doitu) behar baitira, tresneria konplexuen ordez.
- Sarbide saileko kokapenetan mozketa eta zulaketak egin daitezke, trokela erabiliz gero konplexu eta garestiak izango liratekeenak. Honen arrazoia, zuloak kasu askotan materiala profilatu aurretik egin daitezkeelako da.
- Lortutako tolerantziak enbutizioarekin lortutakoak baino hobeak dira.
- Hainbat kasutan, prozesuaren abiadura azkarragoa da.
- Zarata nabarmen jaisten da eta prozesuaren ergonomia askoz hobea da.
- Ordenagailu bidezko konformatu programak askoz garatuago daude profilatu prozesuetarako enbutizio prozesuetarako baino, honek ingeniaritza azterketa zehatzago bat eta martxan jartzean akats gutxiago suposatzen ditu eta honek eragin handia du merkaturatze denboran.
- Ekoizpen instalakuntzen kostua txikiagoa da profilaketak erabiltzen badira prentsen ordez. Prentsek, malgutasun altuko milaka altzairu tona behar izaten dute eta transferrrak erabiltzeko mahai handiak.
- Bobinatik hasten da, prentsan berriz, formatutik hasten da. Honen ondorioz, hasierako materiala kostu gutxiagokoa da, mozketa eta zapalketa urratsak ez direlako egin behar izaten.
Lortzen diren piezak oso erabiliak dira ibilgailuen karrozerietan elementu eramangarri bezala, bereziki ibilgailu pisutsuetan kamioi eta autobusak kasu. Elementu hauek, adibidez, pisu baten azpiko habea eusten dute. Fagor Arrasatek, adibidez, 4000 tonatako prentsa eta 12 metroko luzerako mahaia hornitu izan die izen handiko kamioi ekoizleei mota honetako piezak ekoizteko. Orain, profilatu aldakorraren teknologia berriarekin dimentsio ikaragarria duten munstro hauek ez dira beharrezkoak eta kostu orokorra txikiagoa da.
Makina alde bakoitzean 6 buru independenterekin diseinatu eta fabrikatua izan da, ahal den eta pieza kopuru handienari malgutasun eta doitasun gradu handiago bat bermatuz. Buru bakoitza mugimendu independenteekin hornituta dago eta arrabolaren motor bakoitzarentzat motor birakari bat dauka. Hau da, arrabola joko bakoitzak (stand) era partikular eta zehatzean eragiten du behar bakoitzari erantzunez. Motor sistema guztia Fagor Automationen eragileen bidez gestionatuta dago, CNC 8070aren bidez, digitalki komunikatzen dira errendimendua optimizatuz eta arrabolen sistemaren doiketa optimizatuz.
Kontrol algoritmoak eta konfigurazio elektrikoa
Era honetako makina batean, kontrola bereziki garrantzitsua da, alde batetik, doitu beharreko malgutasunerako ardatz kantitate handiagatik eta bestetik, aurrerago aipatutako, txapa eta buruaren arteko sinkronizazioagatik. Fagorren 8070 zenbakizko kontrolak baldintza guzti horiek betetzen ditu makinari egokitutako erantzun bat emanez.
Makinak guztiz malgua izan behar du eta piezen ibilbidera egokitu behar du. Doiketa hau programatzeko eta erabiltzeko erraza izateko, piezen kodea irakurtzeko gai den programa batekin garatua izan da makina eta traiektoriak eta kokapenak automatikoki sortzen ditu.
Piezaren kokapena uneoro ezaguna da makinan zehar kokatuta dauden Fagor enkoder batzuei esker, enkoderrak zuzenean CNC 8070 konektaturik daude.
CNC 8070 arduratzen da mugimendu guztien kontsignak sortzeaz, arrabolen sinkronizazioa egiteaz, ibilbidearen kalkulua egiteaz… Fagor Automationeko I+G sailaren laguntzaz garatu dira algoritmoen kontrolak eta makinaren beharretara egokitutako kontrolak . CNC 8070en prestazioak, lan interfazea pertsonalizatzea ahalbidetzen du eta zenbakizko kontrola makinara egokitzea ahalbidetu du operarioaren lana erraztuz.