PRIMINER Machine Tools taldea makina-erreminten eremuan diharduen eta eremu horretan 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen ekipo global batek sortu zuen. Mekanizaziorako CNC produktuak fabrikatzen dituzte, prezio-errendimendu erlazio bikainarekin, munduko 4 herritan.
PRIMINER ideia berrietara irekita dagoen enpresa bat da eta nazioarteko estandarrak betetzen dituen “kalitate Sistemaren Kudeaketa”-n zentratuta dago. Trebakuntza handiko aditu talde bat, zeina maila handia duten eta beren sektoreetan lidergo globaleko posizioetan dauden hornitzaile fidagarrien serieko ekoizpenaz baliatzen den; horiek dira bere arrakastaren oinarriak.
PRIMINER enpresa etorkizunean pentsatzen eta etorkizuna planifikatzen ari da jada. Gero eta handiagoa den I+Gko barruko departamentu bat dauka, ingeniari esperientziadunekin, zeina makinen kontzeptu berriak garatzen ari den, makina-erreminten negozioko hurrengo joeretarako prest daudela bermatzeko. CNC kontrolagailuen malgutasuna premia bat da haientzat, eta merkako liderrez baino ez dira fidatzen.
Arrazoi horregatik sartzen dute Fagor Automation bazkide gisa. “Merkatu batzuetan CNC hori da gure bezeroentzako soluziorik egokiena. Maila handiko funtzionaltasunak, 3 ardatzeko zein 5 ardatzeko fresatzeko makinetan, eta erabiltzen errazak. Horrek laguntzen du gure produktu eskaera handitzen, eta produktibitatea hobetzea ahalbidetzen die gure bezeroei” esan du, Jack Chen jaunak, Priminer Machine Tools Donguan Co. Ltd. Enpresako zuzendari nagusiak “Fagorren CNCaren abantailarik handiena da erabiltzaileari hainbat programazio maila eskaintzen dizkiola, eta beste CNC batzuek, berriz, ezin dute aukera hori eskaini”, esan du amaitzeko.
PRIMINER moduko enpresa baterako, nazioarteko merkatuan jarduten duen eta bezero gehiago erakartzeko ondo prestatuta dagoen enpresa baita, izugarrizko balio erantsia da programazio lengoaien hain aukera zabala duten produktuak eskaini ahal izatea.
“Makina bat eraikitzeko moduak makinaren errendimenduan du eragina. Ildo horretan, konturatu gara Fagor Automationek gure negozio ikuspegi bera daukala. Elkarte indartsuagoa eratu dugu, eta horren bidez errendimendu, doitasun, kalitate eta produktibitatea handiagoa eskaintzen jarraitu dezakegu gure makinetan.” azaldu du Priminerren eta Fagor Automationen arteko aliantzak.