PowerMILL: mekanizatuko estrategia aurreratuek, fabrikazio denbora minimizatzen dute, eta akaberako kalitatea hobetzen dute.
Fagor Automationek Delcam lagundu du, bere CAM PowerMILL-entzat postprozesadoreak lantzen, nazioarteko programarik hoberenetariko bat bere esparruan.
Orain PowerMILL-ek behar dituen erreminta guztiak ditu postprozesadore optimizatuak sortzeko makina bakoitzarentzat, eta bereziki bost ardatzekoentzat.
Abiadura handian mekanizatzeko algoritmo berriei esker eta garatu dugun bost ardatz jarraituko mekanizatuari esker, Fagor Automation eta PowerMILL tandem perfektua da, bost ardatzetan mekanizatua azkarra eta zehatza izan dadin.
FAGOR 8065 CNCak erreminta berriak ditu 3 ardatzetan, 3+2 eta 5 ardatz jarraituetan mekanizatua egiteko, eta orain PowerMILL gai da horiek guztiak modu eraginkorragoan kudeatzeko; ondorioz postprozesadoreek programa inteligenteagoak sortzen dituzte, makina modu leunagoan joan dadin, ezarritako tolerantziak eta aurreratzeak errespetatuz. Emaitzak hauek dira: akabera oso oneko piezak, bizitza kontrol eraginkorragoak dituzten erremintak, eta makinaren esfortzu txikiagoa.