CNC makina eta doitasun handiko aplikazioentzat, Fagor Automationek bere web orrian, bere produktuen 3 dimentsiotako solidoak dauzka (“.step” formatuan): gama altuko enkoder linealak eta angeluarrak, zenbakizko kontrolak, motorrak eta erregulatzaileak.
Gainera, gama altuko enkoder linealen eta angeluarren planoak bi dimentsiotan ere badaude (“.dxf formatuan”). CAD erremintak oso ohikoak diren sektoretan, (CAD hitzak, ordenagailuz lagundutako diseinua esan nahi du, ingelesean jatorria duen sigla da) material honetara sarbide erraza izatea eta eskura izatea beharrezkoa da osagai guztietan diseinu perfektu bat lortzeko hasierako fase honetatik hasita. Ekimen honekin, materiala eskuragarri jarrita, fabrikatzaileen lana errazten dugu, web orriaren bidez materialera sartuz intregratzaile eta preskriptore lana egiten dute eta informazioaren 24/7 eskuragarritasunak munduko bezeroen sare zabalari beraien lana modu autonomoan eta edozein unetan egitea ahalbidetzen die ordu-zonak eraginik izan gabe.
Plano solido baten txertaketa diseinuan modu azkar eta intuitiboan egiten da, nahikoa da web orrian sartu eta deskargen atalera sartzea eta bertatik nahi dugun produktuaren informazioa jaistea