SIDE UP enpresak, egoitza Frantziaren hegoaldean du eta ikuskizunen eszenikoen arlorako ekipoak eta sistemak diseinatzen espezializatuta dago. Peter Panen ikuskizun berrienaren animazio ikusgarrienak egitearen arduraduna izan da. Music Hallen produkzio bat da, Music Hallek Los Miserables, Romeo eta Julieta, Drakula eta Amadeusen egokitzapenak egin ditu besteak beste.
SIDE UP enpresak, ikuskizuna honela definitzen du “konparaezina eta ikaragarria, azken teknologiarekin eginiko antzezlana, sorkutza lan harrigarria, erakargarria eta animatua. Ikuskizunen, efektu bisualen eta musikaren nahasketa orekatua da, produkzio panoramiko baten non ikuslea mundu magiko baten barneratzen den.
Ikuskizun honetako elementu garrantzitsuena bertako akrobaziak dira, izan ere, Peter Panek ikuskizunean zehar hegan egiten du tarteka abiadura harrigarrian.
Peter Panen akrobaziekin ikusleak dardarka jartzeko helburuarekin, SIDE-UP konpainiak, IDMI (Fagor Automationen Integratzaile baimenduarekin) enpresarekin elkarlanean, kable paraleloen sistema baten inegrazioa egin du FAGORen CNC 8070 batekin kudeatuta.
Proiektu hau makina erremintako ohiko aplikazioetatik kanpo egoterakoan, beharrezkoa izan da ez ohiko puntuan jartze bat. Zinematika berezi bat sortu da kableen sistema guztia aldi berean kudeatzeko. Honela, aktoreen eta azpiegituren mugimenduen artean oreka mantendu da ikuskizun guztian zehar.
4 motordun comanda CNCaren helburua Peter Pan lotzen duten 4 kableak biribilkatzea edo desbiribilkatzea da. Fagorren CNC sistemari esker, aktore nagusiaren posizio eta mugimenduak guztiz zehatzak eta kontrolatuak dira ikuskizunean zehar erabateko segurtasuna ziurtatuz.
Eskenatokira iristeko kableak 100 metrora ere iritsi daitezke eta Europan oso antzoki gutxi daude ikuskizun hau hartzeko nahiko dimentsio daukatenak.
Ikuskizuna, Belgikan estreinatu zen 2012ko abenduan eta Europako hiri hauetan segituko du birak ; Herbehreak (2013ko urria), Britainia Handia (2013ko Gabonak), Alemanian, Frantzian eta Suitzan 8datak zehazteke).