Fagor Automationen, automatizazio soluzioak hurrengo belaunaldi batera eramaten dituzten produktuak garatu ditugu. Makina-erremintaren sektorean hainbat hamarkadatako ezagutza eta esperientziaren ondorioz, etorkizuneko aurrerapen teknologikoez gain, ekoizteko ahalmena handitzen duten automatizazio soluzioak sortu ditugu: QUERCUS eta Series3.
Dena atzean uzten duen teknologia transformazionala
QUERCUS, egungo merkatuaren behar zorrotzei erantzuten dien eta, gainera, etorkizunerako prest dagoen teknologia berria. CNC automatizazio sistema honek abantaila eta aukera mugagabeak eskaintzen ditu.
- Teknologia aurreratua, birdiseinu osoarekin: kontrol algoritmoak eta punta-puntako teknologiaz osatutako zirkuituak ditu, arkitektura berritzaile eta malguarekin, muntaketa erraz, seguru eta efizienteagoarekin eta hardware hobetu eta eguneratuarekin.
- Erregulazio bus berria: Sercos III busak, Ethernet Industrialen oinarrituta, abiadura biderkatzeko aukera ematen du, 100 Mbd lortzeraino. Horrela, CNCak askoz informazio gehiago jasotzen eta kudeatzen du.
- Erabat digitala: atzipen sarrerak denbora errealeko serieko komunikazio protokoloetarako prestatuta daude: FeeDat (Fagor), SSI… Horrek sistema erabat digitala izatea ahalbidetzen du.
- Txikiagoa: Fagorren CNCek eta eragintza moduluek leku gutxiago hartzen dute eta inoiz baino indartsuagoak dira. CNCaren hardware plataforma berriak –oso-oso trinkoa da–, espazioa %45 eta %60 bitartean murrizteko aukera ematen du.
- CNCen familia osorako egokia: bateragarria CNCen familia osoarekin eta monitoreekin. Makinaren kontrol mahaia berdina izan daiteke edozein makina motatarako. Horrek malgutasun handiagoa ematen du monitorea integratuta duten CNC konfigurazioetan.
- Instalazio modularreko sistema berria: VESA mount egokigailuak armairu modeloko CNC bat zuzenean Fagorren edo hirugarrenen monitore bati akoplatzeko aukera ematen du. Horrek fabrikatzailearen aukerak zabaltzen ditu neurrira egindako mahai bat diseinatzeko eta makina pertsonalizatzeko.
- Programatzen erraza eta beste plataforma batzuetara eramangarria: HMIelite, HTML5 teknologiarekin eta estetika berritu, moderno eta sinplifikatuarekin. Softwareak formatua eta estetika oso modu errazean aldatzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du.
- Etorkizunerako prest: QUERCUSek aukera emango die gure bezeroei etorkizunean Fagor Automationek beren eskura laster jarriko dituen garapen berri guztiei etekina ateratzeko.
Series3, enkoder linealen familia berria, Fagor Automationek erabat garatu eta patentatutako teknologia opto-elektronikoarekin: 3STATECH.
Enkoderrak CNC sistemarekin komunikatzen dira, Feedat komunikazio protokolo propio baten bidez, eta horrek aukera ematen du posizio begizta oso laburrak lortzeko, doitasunezko akaberak ematen dituzten bereizmen nanometrikoekin. Mota guztietako ekipoetarako erregelak, 70 mm-tik 50 m-raino.
Series3 familiaren ezaugarriak
- Sendotasuna: enkoderrek eusteko sistema zurruna eta teknologia mekaniko hobetua dute, eta kutsadurarekiko eta lan baldintza zorrotzekiko oso erresistenteak diren kodegailuak sortzen dituzte.
- Komunikazio optimoa: FeeDat protokolo digitalak komunikazio ezin hobea ematen du, Fagor kontrol sistemarekin.
- Neurketa zehatza: denboran zehaztasun mikrometriko errepikakorra ematen dute, eta bereizmen nanometrikoa lan abiadura handietan; horrek laguntzen du ardatzaren kontrol leuna, zehatza eta errepikagarria lortzen.
- Muntaketa erraza: muntatzeko aukera ugari eta osagarri eta erreminta multzo osatu bat, kodegailua kokapenik onenean eta modurik errazenean instalatzeko aukera ematen dutenak.