USTB HEXING TECHNOLOGY CO. – enpresak, makina bereziak diseinatzen eta fabrikatzen ditu malguki erraldoiak egiteko, malguki horiek erabiltzen dira: abiadura handiko trenetan, lurrazpiko trenetan, eraikuntzarako makina handietan eta abar.
Orain arte 30 makina ekoiztu dituzte malgukiak egiteko eta guztiak Fagor CNC-ekin ekipatuta daude (gehienak CNC 8037-rekin).
HEXING TECHNOLOGY –k Fagor 8070 CNC-ak erabiltzen ditu 2015 urtetik eta gaur egun egiten ari diren malgukiak egiteko bi makinetan CNC 8070 –ak eta Fagor erregulatzaileak instalatu dituzte.
Malgukiak egiteko makina hau CNC 8070 OL-rekin ekipatuta dago, 7 ardatz ditu eta FAGOR AXD erregulatzaileak ditu, beste ardatz bat FAGOR SPD erregulatzailearekin, 2 ardatz hidraulikoki mugitzen diren bistaratzaileekin eta beste laguntza-ekipo bat presio bidezko airearekin eta inbertsore batekin mugituta.
Bideo honetan malguki erraldoi horiek nola egiten diren ikusi daiteke: