Maiatzaren 17an ospatu zen Marinha Grandeko (Portugal) CDRSP zentroan (Centre for Rapid and Sustainable Product Development) doitasunezko moldeen merkatuko erabiltzaileentzat bigarren Jardunaldi Teknikoa.
Jardunaldian 50 bat pertsonak hartu zuten parte eta ekitaldiko egitarauaren barnean Fagor Automationen azken berrikuntza teknikoak aurkeztu zituzten. Berrikuntza horien artean nabarmendu daitezke moldeen sektorera bideratutako funtzionalitate berriak, 3 eta 5 ardatzetarako, horiek merkatu portugaldarrean onarpen handia lortu dute.
- Programak biltegiratzeko memoria 1,3 GBetik 30 Gbera
- Nabigazioa Mouse edo Touch Screen bidez
- Blokearen prozesu-denbora milisegundo 1en azpitik
- Blokeen irakurketa look-ahead 2400 bloke artekoa
- Maila altuko mekanizatu-algoritmoak (splines, nurbs,…)
- Mekanizatuaren gestio dinamikoa override bidez
- Kalkulagailua eta eskuliburu txertatuak
- Doako PC simulagailua, programazio muga eta iraungitze data gabe
- …
Jardunaldiaren osagarri bezala, aurkezpen teknikoaren amaieran, parte hartzaileek teknologia zentroa bisitatu zuten. Bertatik bertara ikusi ahal izan zuten teknologia emergenteen industriatarako eskaintzen dituzten zerbitzuak, material aurreratuak edo fabrikazioa teknologia berdeak (jasangarriak) erabilita.
Bisitaren ondoren, bisitariei kateringa eskaini zitzaien bitartean produktuak fisikoki erakutsi zitzaien eta manipulatzeko eta kontsultak argitzeko aukera izan zuten.
Bezeroek CNC 8060 eta CNC 8065 ek sortutako inpresio ona adierazi ziguten, hortaz merkatu portugaldarrarekin dauzkagun espektatibekin jarraitzen dugu. Bertan liderrak gara eta azken urtetan etenik gabeko hazkunde bat daukagu.