Mecanica 2016 azoka, pasa den ekainaren 21ean amaitu zen, bisitariengan inpresio oso onak sortuz. Brasilek egun pairatzen duen urtebetez gaindiko krisialdi politiko eta ekonomikoa kasu, negozio buru askok ez dakite zer espero azoka nagusi honetaz, baina hala ere, balorazioa itzela izan da.
“Azoka, aurreikuspen guztiak gainditzen ari da, imajinatzen genuenaz haratago joan da. Oso pozik gaude“ laburbildu zuen Brasilgo Fagor Automationeko zuzendari nagusi den Daniel Carvalhok. “Bezero aktibo askoren bisita izan genuen, baita proiektuak lozorroan zituzten bezeroena ere, hauekin ekintzak berrezartzeko aukera izan genuen. Emaitza onak espero ditut Mecanica azoka eta gero “ gehitu zuen exekutiboak.
Mekanika Azoka Internazionalak, berrikuntzan eta 4.0 industrian egokitutako 2.100 marka harremandu zituen, São Pauloko Anhembi Erakusketa Pabiloiak bildu zituen jendarte kualifikatu artean.
Reed Exhibitions Alcantara Machadoren esanetan, maiatzaren 17tik 21era bitarte, 76.500 pertsonek bisitatu zuten pabiloia, tartean 71 herrialdeetako 1.100 eroslek. Azoka 40.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten eta lehen aldia izan zen mugikorretako aplikazio zein webguneetatik, produktu eta negozio pertsonalizatuei buruzko gomendioak eman zirena.
Paulo Octavio Pereira de Almeida erakundeko lehendakariordearen hitzetan “Beste behin ere aurrerakoienak izan gara erreminta digital eta aurrez-aurreko tratuaren egiazko integrazioa sortzen”