Fagor Automation– ek irailean ospatu diren bi azoka hauen balorazio baikorra egin du.
Alde batetik, Chicagoko IMTS bisitari kopuru handiarekin egin zen, 2012ko edizioan baino jende gehiago bertaratu zen.
Balorazioa oso positiboa egin daiteke, izan ere, FAGOR CNC eta kaptatzaile linealen presentzia handia izan zen, Estatu Batuetako makinetan zein inportatutakoetan.
Merkatu Estatubatuarra, egonkor mantentzen bada ere, 2015ean baino ahulago dago, sektoreen arabera portaera ezberdina du eta automozio eta medikuntza sektoreetan ari da funtzionatzen.
Fagor Automationek, Industry 4.0-rekin edo bere baliokide amerikarra den, IIOT–rekin (Industrial Internet of Things) erlazionaturiko berrikuntzak aurkeztu zituen, roboten kontrola eta bere CNC produktu berriak 8070 laser, MAB erreguladorea, haririk gabeko bolantea eta exponed erregelak.
Bestalde, Stuttgarten ospatu zen AMB-en, publikoaren asistentzia handia eta etengabea izan zen azokak iraun zuen bitartean. Makina erremintako fabrikatzaileen balorazioa oso positiboa izan zen, ez bakarrik kontaktu kopuruagatik, baita beraien kalitateagatik ere.
Fagor Automationek bere promozioaren muina kaptazio sistema berrietan ezarri zuen, sistema itxi zein irekietan, protokolo irekien gama zabal bat aurkeztu zuen teknologikoki aurreratuak diren makinentzako. Zenbakizko kontrolaren ikuspuntutik berriz, hemen ere Industry 4.0.-rekin erlazionaturiko aurrerapenak aurkeztu zituzten.
Hortaz, bi azokek etorkizunera begira, konfiantza ematen digute eta are konbentzituago Fagor Automationek mundu mailan hazteko duen ahalmenean.
Lan talde guztiaren izenean, mila esker bisitatu gaituzuen guztioi.