2020. urtean ekin zitzaion Fagor Taldeko Berdintasun Batzordea eratzeko gaiari, eta denbora luzez egindako lanketa ezberdinez identifikatutako beharrekin eta informazioarekin batzordea eratu berri da.
Taldea Gestio sozialeko ordezkaritza zabalak, Fagor Taldeko Kontseilu Sozialeko ordezkariak eta Kontseilu Orokorreko ordezkariak osatzen dute.
Batzorde honek pertsonen inplikazioa eta konpromisua lantzeko mesedegarriak izango diren testuinguruak sortzea du helburu. Horretarako, genero berdintasuna sustatzeko ekimenak eta dinamikak lantzea beharrezkoa izango da.