Fagor Taldearen ezaugarriak dira ingurunearekin konpromiso solidarioa eta erantzukizun soziala izatea, enplegua eta enpresa jarduera sortuz eta baita, kooperatibek inbertsioak egitea eduki sozialak dituzten proiektuetan gauzatuz. Inbertsio horiek Heziketarako eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako derrigorrezko kontribuzioa (IPDK) fondoaren bidez bideratzen dira. 2011ri dagokionez, Fagor Taldeko ekarpena 1.050.020 eurotakoa izan da eta Fagor Automationek 66.020€ko ekarpena egin du. Ekarpenen banaketa honakoa izan da:
Hezkuntza sustapenak Hezkuntza zentroen jarduera sozialak finantzatzen ditu eta baita Gizabidea Fundaziora egiten den zuzkidura ere, azken hau kooperatiben arloan ikerketa eta prestakuntza sustatzeko sortu zen.
Sustapen sozial eta kooperatiboari dagokionez, Fagor Taldean euskara ere lan hizkuntza izan dadin, Euskara Normalizatzeko Planetara bideratutako ekarpena aipatzekoa da. Azkenik, banaketa komunitarioarekin erantzuna ematen zaie gure kooperatiben ingurune geografikoan kokatutako zenbait eskaerei eta baita Mundukide Fundazioari ere. Fundazio honen egitekoa interkooperazio programen bidez, planetako pertsona behartsuenei laguntza ematetan datza. Orokorrean, 2011 urte positiboa izan da proiektu horien garapenean eta azpimarratzeko programak dira Marrupa, Montepuez eta Majume Monzanbiken, MSTrekin Panamako programa eta Kubako Minazekin Holguineko programa.