Fagor Automationek errendimendu altuko mekanizatua behar duten CNCentzat hornitzaile aproposa dela erakutsi du beste behineta baita pertsonalizatzeko aukera handiak eskaintzen dituela ere.
Horren adibidea da, Sintesi Engineering Srl.-k ekoiztutako makina, tornu makina bertikal bat da, VLN 14 modeloa. Lanerako pieza, piezak berak daraman barra-kode batek errekonozitzen du, honela ekoizpena handitu eta langileak akatsak egiteko posibilitatea gutxitzen da.
Aplikazioa trenbideko bagoien gurpilak mekanizatzean oinarrituta dago. Sintesi Engineering Srl-ek diseinatutako tornu bertikala, akatsik gabeko mekanizatu baten beharretik eta ekoizpenaren etapa guztietan trazagarria izan zitekeen ideian jaio zen.
Treneko bagoiko gurpila, bere barra-kodearekin identifikatuta dator, makinaren torlojuan kargatzen da eta langileak egin behar duen bakarra barra-kode irakurgailuaren haririk gabeko pistola pasatzea da. CNCak automatikoki identifikatzen du behar duen programa, arbastu eta akabera parametro optimoekin eta piezan arrakalak edo materialaren barne tentsioak ekidinez. Prozesuak, piezaren neurketa zikloa du bere barnean, hau pieza zentratzeko baliagarri da eta piezak prozesu honen aurretik izan ditzakeen akatsak ere detektatzen ditu. Azkenik, piezaren neurketa berri bat egiten da haztagailua erabilita eta fabrikatik irteten den gurpil bakoitza bere ziurtagiri propioarekin aterako da. CNCak automatikoki sortzen du ziurtagiri bat eta bertan prozesuan zehar egin diren eragiketa guztiak eta prozesuko fase guztiak zehazten dira.
Gottardo jaunaren hitzetan, Sintesi Engineering Srl enpresaren jabearen hitzetan: “ Hau FAGORen CNC8065aren aplikazio bat da. Horrek erakusten du, kalitatea eta doitasuna ezinbestekoak diren makinak egiteko produktu egokia dela eta bezeroari produktua pertsonalizatzeko eskaintzen dio. Segurtasun eta fidagarritasun gaietan kritikoenak diren aplikazioetan ere Fagor Automation garailea da.