Fagor Automationek eta bere Fagor Digital Suite digitalizazio plataformak bezeroen ekoizpen plantak digitalizatzeko prozesuan laguntzea dute helburu.
4.0 Industriaren (I4.0) eskaera bi bidetatik elikatzen da; erabiltzaileen benetako beharra, beren aktiboen errentagarritasuna eta kudeaketa hobetzea eskatzen dutelarik (eskuragarritasuna, efizientzia, produktibitatea, kalitatea…), eta gobernu nazionalen nahiz europarren bultzada, sektorerako zuzeneko laguntzen bidez aktiboen modernizazioa eta digitalizazioa sustatzeko.
Fagor Automationen produktuaren bilakaera I4.0aren inguruko teknologietan
Teknologia aplikatuak ez dira berriak, eta guztiak daude Fagor Automationen egungo katalogoko produktu sorta osoan txertatuta.
Saldutako ekipoak prest daude makinak erabat digitalizatzeko. Gainera, egungo ekipoek sektorean estandarizatzen joan diren prestazio eta protokolo berri batzuk ere hartzen dituzte.
Fagor Automationen eskaintzak, bai produktuan bai zerbitzuetan, teknologiarik aurreratuenak aplikatzen ditu, are gure sektorean dauden beste eragile batzuen oso aurretik ere. Aplikatutako eboluzio teknologiko asko partnerrekin egindako lankidetza proiektu nazional eta europarretatik datoz, horien artean egonik zentro teknologikoak, unibertsitateak, fabrikatzaileak, erabiltzaileaketa sektoreko beste eragile batzuk.
Fagor Digital Suite plataforma
Plataformak erabiltzaileen zein fabrikatzaileen behar gehien-gehienak asetzen ditu.
Erabiltzaileei dagokienez, beren makinen erabilgarritasuna eta efizientzia hobetzeko adierazleak eduki nahi dituzte, makinaren, bulego teknikoaren, langileen, plangintzaren eta produkzioaren informazioa integratuz, eta hori guztia beren aktiboak mantentzeko kudeaketa efiziente baten bidez.
Aldiz, fabrikatzaileei dagokienez, aktiboak kudeatzeaz gain, horien gaineko zerbitzu berriak ahalbidetzen dira. Makinen fabrikatzaileari tresnen suite bat ematen zaio, produktu eta zerbitzu digital berriak sortzea ahalbidetzen duena.
Behar horiek asetzeko, hardware eta software azpiegitura ezartzen da, modu azkar, erraz eta ez intrusiboan. Horrek aukera ematen du behar diren datu guztiak hartzeko eta informazio baliagarri bihurtzeko, erabakiak hartzen laguntzeko.
Gainera, ekoizpen prozesu batean parte hartzen duten sistema askorekin ineroperabilitatea ahalbidetzen du, Fagor Automation ez diren beste fabrikatzaile batzuen automatizazio paketeak eta CNCak dituzten makinak barne. Horretarako, sistemak gaur egun estandar gisa ezarrita dauden konektibitate teknologia eta protokoloekin prestatuta egon behar dira.
Fagor Automationen, digitalizazioa ez da moda bat, geratzeko etorri da.