Fagor Automation duela urte batzutatik Cheto Corporationekin, Cheto Corporation Portugaleko molde fabrikatzaile nagusienetakoarekin, elkarlanean ari da zulo sakonen mekanizatuan soluzio berriak garatzeko. Bere makinak, Fagor kontrolekin eta erregelekin ekipatuta daude eta mundu guztian zehar daude banatuta.
Fagor Automationek Cheto Corporationeko arduradunekin hitz egiteko aukera izan du; Paulo Carmo jaunarekin (Finantza Saila); Carlos Texeira jaunarekin (Komertzial saila) eta Sergio Andre jaunarekin (Sail Teknikoa).
Zein da proiektu honen jatorria? Nola garatu da?
Proiektua Unibertsitateko apustu bat bezala hasi zen, moldeen fabrikazioan maila altuan espezializatutako tekniko talde batekin. Helburua moldeen fabrikazio prozesuan moldakortasun handiagoa lortzea zen. Makina honek bizkortasun gehiago behar zuen eta ekoizpen prozesua ekonomizatzea. Portugaleko moldeen fabrikatzaile anitz bat zuen helburu bezala.
Nola jaio zen ©HETO proiektoa?
Ofizialki 1998 urtean sortu zen. Cheto makinak sortzeko proiektua, moldeen ekoizpenean 30 urte baino gehiagoko esperientziaren emaitza da.
Ikerketa eta garapen jarraiari esker, merkatuari produktu moldakorrago bat, doitasun eta fidagarritasun handiagoarekin eskaintzen lortzen da. Bezeroen produkzio prozesuak optimizatzeko helburuarekin, Cheto makinek, moldeak ekoizteko gama zabal eskaintzen dute eta makina bakar batean integratzean fabrikazio denbora murrizten da eta ondorioz, produkzio kostuak.
Kontzeptu honi esker Cheto makinak azkar posizionatu dira mundu mailako marka ezagun bezala.Lau kontinenteetan makinak izanda, bere helburua sektorean hobetzen eta berritzen jarraitzea da bere helburua, merkatuari produktu lehiakor eta balioa sortzeko gaitasuna eskainiz.
Mundu guztian zehar banatuta dago eredu gama anitzarekin. Zein sektoreri eskainita daude Cheto makinak? Cheto produktuek momentu hauetan zein sektoretan daukate eragin gehien?
Gure makinak 4 kontinentetan daude banatuta herrialde hauetan Txina, India, Kanada, Italia, España, Alemania, Brasil, Portugal, Txekiar Errepublika… erabiltzaileen aldetik
Hispamoldes (Espainia); Sridevi Tools Ltd (India); Warren Industries (Kanada), Wuhan Industries Ltd (Txina), S.C.S S. S.r.l (Italia) besteak beste…
Aipatzekoa da, gaur egun, Portugalek fabrikazio prozesuan leku garrantzitsua duela moldeen fabrikazio eta esportazioan mundu mailan.
Erabiltzaile bakoitzaren beharrei erantzun egoki bat ematen saiatzen gara, dimentsio handiko moldeen fabrikatzaileak zein enpresa txikiak izan.
Enpresekin garapenak egiteko elkarlanean aritzen gara gure produktuak hobetzen lagundu gaitzaten. Kasu honetan, pentsatzen dugu osotasunak gehiago balio duela zati ezberdinen batuketak baino eta indarrak eta ezagutzak batze horretatik gaur merkatuari produktu lehiakor eta balioa sortzeko gaitasun handia duena eskaintzen diogu.
Proiektu honetan kide nagusienetako bat da Fagor Automation. Zeintzuk dira hautaketa honen ostean dauden arrazoi nagusiak?
Fagor Automation proiektu honetan hasieratik dago. Harreman luze hau elkartekide gisa FAGOR produktuarekiko eta Fagor Automationek duen garapenerako gaitasunean duen konfiantzaren adierazle bat da. Hurbiltasuna, produktuaren kalitatea, gaitasun teknikoa eta harreman profesional estua, gure preferentzia nagusia da. Elkarlan honek gure makinentzako aplikazio eta ziklo espezifikoak garatzea ahalbidetzen du eta horrela gure bezeroarengandik desberdintzen gara.
Fagor Automationen produktu gamaren barruan, ©HETO makinetan zeintzuk dira produktu edo modelo erabilienak?
©HETO makinak CNC8070 eta FAGOR CNC8065ekin ekipatuta daude makinaren modeloaren arabera. AXD Driveak erabiltzen ditugu, FXM Servo-Motorrak, GA erregela absolutuak, SA bereizmen altuko enkoder absolutuak, besteak beste, gure makinen beharretara primeran egokitzen dira.
Chetocorporation, S.A. enpresak geroz eta errekonozimendu handiagoa dauka moldeen industriako CNC makinen merkatuan. Zeintzuk dira zuen espektatibak datozen urteetarako?
Merkatuari dagokionez, datozen urteetan gure produktuen mundu mailako presentzia indartzen joatea nahiko genuke, segmentu espezifiko batzuetan makina kantitatea handituz. Badaude estrategikotzat jotzen ditugun merkatu batzuk ere, non gure produktuen presentzia handitu nahi genukeen. Horretarako, oinarrizkoa da banatzaile edo agente berriak bilatzea, hori lortzea ez da beti erraza izaten.
Produktuari dagokionez, ikerketa eta garapen prozesu honekin jarraitzen dugu merkatuari produktu fidagarri bat eskaintzeko, teknologikoki garatutakoa eta gure erabiltzaileak baloratzeko gaitasuna duena.