Fagor Automationen nagusitasuna CMTS 2011 azokan

Amaitu berria den Torontoko CMTS azokan (Kanada), Fagor Automationek posizio nagusia izan du CNC sistemetan zein DRO sistemetan.

FAGOR CNC-ak hainbat makinatan ikusi ahal izan dira: mandrinatzeko makinatan, 5 ardatzeko makinatan, bankada inklinatuko tornuetan, mekanizatzeko zentro bertikaletan eta bankada lauko tornuetan. Makina konbentzional guztiak FAGOR DRO sistemekin hornituta zeuden, beraz 100%eko parte-hartzea izan du.

CMTS’11 azokan mundu mailako makina erremintako fabrikatzaile nagusienek hartu dute parte. Azokak iraun duen lau egunetan zehar, Fagor Automationeko standak hainbat sektoretako bisitariak erakarri ditu, aeroespaziala, energia eta altzairua, tailer handiak eta automozio sektorekoak (trokelak-moldeak). FAGOReko standean, egungo CNC sistema guztien modeloak erakusteaz gain, hainbat protokolotarako atzitze sistema absolutu linealak eta angeluarrak ere erakutsi ziren.

Azokako bisitari gehienek baikortasuna adierazi digute ekonomiari dagokionez eta badirudi ekipamendu-ondasunen kontsumoak jarraitu egingo duela etorkizun hurbilean.

Harsh Bibra. Fagor Automation Corp. (USA) General Manager

 

Harsh Bibra
Fagor Automation Corp. (USA)
Gerentea