Pasa den ekainean, 8065M CNC-aren prestazio berrien eta Fagor Automotioneko Industria 4.0ri buruzko aurkezpen bat izan zen Portugalgo Marinha Grande CDRSP Garapen Zentroan.
Aurkezpen honen helburua, moldista portugaldarrak, abiadura handiko makinazioaz (HSC) informatzea zen, batetik zinematika doikuntza eta talken kudeaketaz, eta bestetik Fagor Automotionen Industry 4.0 tailored solutions kontzeptuaz.
Ekitaldira, egungo gerente den Pedro Ruíz de Azua, bere ondorengo Pepe Pérez, eta CNC nazionaleko komertzial buru den Joxe Mari Larrañaga joan ziren Espainiako Fagor Automotioneko ordezkari gisa.Portugalgo Fagor Automotionetik berriz, Teixeira Bicho. Guztiek, CDRSP zentroko Sr. Rui Pedrosa lehendakari orde eta Sr. Nuno Alves lehendakariarengatik, jaso zuten harrera.
Bi hitzaldi izan ziren goizean zehar; bata 9retan eta bestea 11etan. Bateko hizlaria, zentroko Artur Materus izan zen, Aditiba-Subtratiba Teknologiaz aritzeaz gain Fagorren CNC ere aipatu zuena, Sr. Rui Orfão Fagor Automationeko kidearekin batera. Aurkezpen bakoitzak, 40 enpresa batu zituen, hau da, orotara 80 enpresa. Parte-hartzaileak; erabiltzaileak, fabrikatzaileak, Makina Erremintaren retrofiter eta inportatzaileak izan ziren. Gainera aretoko aurkezpenez gain, 5 ardatzetako Makinaren aurkezpena ere jaso zuten.
Eskerrik asko guztioi bertaratzeagatik!