Maiatzaren 28an hasita, Fagor Automation-ek Espainiako makina-erremintaren biurtekoan bere kodetzaile lineal berria aurkeztuko du. Kodetzaile hau merkatuan bakarra da atzitzailea, zumitza askatu gabe bi aldeetatik txertatu eta ateratzen. Zumitzezko atzitze sistemen belaunaldi berriak sektorean bakarrak diren prestazioak eskaintzen ditu, ekoizlearentzat zein makinaren azken erabiltzailearentzat onurak ekarriz.
Fagor Automationen know howa funtsezkoa izan da tenkatze-sistema berezi honetan. Sistema honi esker, ikaragarri errazten da erregeletan graduatutako-zumitza txertatzeko eragiketa; era honetan, makinaren muntaketa prozesuan posible da buru-irakurlea bi aldeetatik txertatu eta ateratzea. Zumitz graduatua tenkatuta izanik, bezeroak makinaren muntaketan aurrezten du eta baita, makinaren geldiketa denboretan ere. %50 arte murriztu daiteke saldu ondorengo zerbitzua.
Fagor Automationek, kodetzaile absolutuak ere eskainiko ditu komunikazio protokolo digitalekin erabilgarri dauden hiru teknologietan (3A) (kodetzaile linealak transmisio teknologiarekin, erreflexio teknologiarekin eta bereizmen handiko kodetzaile angeluarrak transmisio teknologiarekin) eta kontaktu gabeko kodetzaile linealak.
Fagor Automationek protokoloak ebaluatzeko erreminta berri bat ere erakutsiko du. PSED izeneko kodetzaileen konektabilitatea diagnostikatzeko. PSEDren helburua diagnostikoaren ondoren soluzioak inplementatzea da, denbora murritzagoan, denborak eta kostuak gutxituz.
CNCen dibisioari dagokionez, Espainiako makina-erreminta biurtekoan Fagor Automationek CNC8065a aurkeztuko du. CNC8065 honen abiadura algoritmoak potentzia handiagokoak eta prestazio geroz eta exijenteagoak txertatuko ditu: konpentsazio bolumetrikoa eta grafiko solidoak hiru dimentsiotan, prozesuari azkartasuna eta errealismoa emanez prozesuari.
Makina erreminta tradizionaletik kanpo dauden makinei erantzuna emanez CNC 8070aren bilakaera aurkeztuko da. Berriztatutako CNC 8070 honek mota guztitako erraztasunak eskainiko dizkie fabrikatzaileari eta erabiltzaileari makina neurrira diseinatzeko. Ukimen-pantaila, teklatuan integratutako sagua, pop-up nabigazio mota, … produktu honek dituen ezaugarri berrietako batzuk dira.
Gure produktu eta zerbitzuak gertutik ezagutu nahi badituzu, B32/C33 standean 3. pabilioian bisitatu gaitzakezu.