Fagor Automationek Taiwaneko Intaima taldeak antolatutako bi Open Housetan kolaboratu du Mexiko eta Stuttgart hirietan.
Intaima taldea egun hiru enpresa taiwandarrekin osatuta dago: L&L, Jainnher y Millstart. Enpresa aliantza hau I+G, produkzio eta komertzial mailan garatzeko sortua izan da.
Hurrengo hilabeteetan, taldea 10 enpresetan handitzea aurreikusten da eta etorkizuneko apustu bat izatea espero da, izan ere, Taiwaneko gobernuak babesten du eta Taiwaneko unibertsitateekin kolaborazioak egiten ari dira etorkizuneko garapenetarako.
Open Housetan, Intaimaren gonbidapenari esker, taldeko enpresek eta Fagor Automationek enpresetarako aurkezpenak egin zizkieten beste herrialde batzuetako banatzaileei, Mexiko, Alemania, Holanda, Suedia…enpresek duten maila erakusteko. Aurkezpenen ondoren, Intaima taldeak eskainitako bazkari batez gozatu ahal izan zuten eta arratsaldean banatzaileen eta aurkezpenak egin zituzten enpresen arteko aldebiko bilerak egin zituzten.
Esperientzia oso positiboa izan da eta uste dugu etorkizun hurbil batean guztiontzako negozio espektatibak zabalduko direla.