Fagor Automationek Timtos azokaren balorazio positiboa egin du. Timtos azoka martxoaren 5etik 10era bitartean ospatu zen Taiwanen. Bi urtez behin egiten den azoka da, makina erremintaren sektorean oinarrituta dago bere bariante eta azpisektore guztiekin eta Asiako bigarren azoka handiena eta mundu mailako garrantzitsuenetako bezala dago kontsideratuta.
CNC8060 ahaltsu eta berritzailearen lantzamendua arrakasta handia izan da. Timtosen ikusi ahal izan duten bezeroak harrituta geratu dira bere itxura berriarekin eta erabiltzaileari eskaintzen dion abantaila berriekin. Bezeroak beraien makinetan CNC berria instalatzeko gogoz geratu dira.
Halaber, aurrerapen teknologikoak erakutsi ditu neurketa sistemetan burua bi aldetatik atera dakiokeen kodetzailearen belaunaldi berriarekin; PSED protokolo eta seinaleak ebaluatzeko gailu berriarekin (DRIVE-QLIQ darama), SA/GA kodetzaile lineal absolutuarekin, 10 nanometroko bereizmena duena besteak beste.
Fagor Automationen standa Fagor Automation Taiwaneko pertsonalarekin eta Fagor Automationeko delegazio ezberdinetako pertsonalarekin artatuta egon da standean jaso diren bisitariei erantzun pertsonalizatuago bat emateko.
Mr. Richard Lee (Fagor Automation Taiwan): “Oso gustura nago standean izan dugun antolakuntzarekin. Bertan era pertsonalizatuan artatu ahal izan dugu gure standa bisitatu duen pertsona oro eta gure teknikari kualifikatuek gure azken berrikuntzak in-situ erakutsi ahal izan dituzte. Aparteko esfortzu bat izan da Fagor Automationeko munduko ekipo guztiarentzat, baina merezi izan du. Esfortzu horren fruituak epe laburrean jasotzea espero dugu.”
Mr. Asier López (Zuzendari Komertziala): “ Balorazioa oso positiboa izan da. Fabrikatzaile, banatzaile eta erabiltzaile askoren presentzia izan dugu standean gure produktu berria bertatik bertara ezagutzeko gogoarekin. Produktu berriarekin harrituta geratu dira Fagorrek eman duen jauzi handiagatik produktuaren itxura, irudia eta prestazioei dagokionez.”
Jose Mari Viniegra (DRO komertziala): “Fagor neurketarako sistemak geroz eta konplexutasun handiagoko aplikazioetan daude. Tornu Fresatzailetatik hasi eta mortor linealak dituzten makinetaraino: makina horiek erregela absolutuekin instalatuta daude komunikazio protokolo bertsio guztietan. Zumitzezko erregela absolutuak preziatuena izaten jarraitzen du luzeran dagoen eskaintza zabalagatik (merkatuan dagoen bakarra) eta buru bi aldetatik ateratzeko duen aukeragatik zumitza desmuntatzeko beharrik gabe. Bezeroek Fagor aukera erreal bat bezala baloratzen dute, batez ere bere bizkortasunagatik, bezeroarekiko gertutasunagatik eta bere produktuak instalatuta dauden aplikazioak ezagutzeagatik.
Asier Telleria (CNC Marketin): “Makina erremintaren sektoreak munduko krisiaren ondorioak jasaten dituen garaian, Fagorren aurrera begiratu nahi dugu CNC8060rekin merkatuko azken abantaila teknologikoak eskainiz. Gure standean jaso dugun bisitarien feedbackak produktu hau mundu mailan erreferentzia izango denaren uste osoa baieztatzen du.”